Category: Groupes thématiques

BAZINAKIEN? 🧐 Bizikleta bideak denetan… legea errespetatua izan bazen!

Ekintz Kennedy 2020

LAURE legeak (Loi sur l’Air et l’Utilisation Rationnelle de l’Énergie / Airea eta Energiaren erabilpen arrazionalari buruzko legeak) bere 25 urteak ospatuko ditu aurten. Bere 20. artikuluaren bidez, bideen sortze edo arraberritzeen karietara, bizikleta bideen obratzeko betebeharra plantan eman du. Azken mende laurdenean, lege hori betearazia izan bazen, bideen kudeatzaile guziek (Herriko Etxeek, Elkargoek edo …

Continue reading

AZPIMARRATZEKOA 🔎 Bide berdeak baserrialdean!

LOM legeak baieztatzen du autoarekiko mugikortasun alternatibo baten ukaiteko eskubidea, ez dena hiriguneei mugatua; ingurumenaren kodeko L228-3 artikuluaren bidez honela zehazten du: «Hiriguneetarik kanpo egiten edo ber-antolatzen diren bideen obren karietara, autobide eta errepide lasterretarik kanpo, bide obren kudeatzaileak behar du baloratu, mugikortasunaren antolaketaren ardura dutenekin, bizikleta bide edo antolaketa baten egiteko beharra, bai eta …

Continue reading

AZPIMARRATZEKOA 🔎 Biharko herri ttipiak»: Ipar Euskal Herriko 5 Herriko Etxerentzat eraldaketa ekologikoarendako tresna?

Ipar Euskal Herriko 5 herri  (Hazparne, Hendaia, Maule, Donibane Garazi eta Donapaleu) hautatuak izan dira ANCT (Agence nationale de la cohésion des territoires) delakoak Estatu mailan bultzatzen duen  «Biharko herri ttipiak» programan hartuak izaiteko. Joan den maiatzaren 21ean Estatuarekin eta Euskal Hirigune Elkargoarekin hitzarmena izenpetu zuten. Programa horren xedea da 20 000 biztanletik petik diren …

Continue reading

TIRRIT 👎 Kanbo

Kanboko auzapeza, laborantzarendako balio handiko lurrrak, hots lurraldeak hain faltan dituen baratzezaingorako lur biziki egokiak, dituen Marieniako ordokiaren betoiz estaltzera prestatzen ari da. Tokiko biper biologikoen ekoizle bat bertan ari zen eta artzain bat oraino ari da urte osoan bere ardiekin. Alta auzapeza elikadura burujabetzari buruz joaiteko xedearekin landuak izaiteko onak diren lurren erreserbak ez hunkitzerat …

Continue reading

TXALO 👍 Sara

Sarako Herriko Kontseilua energia berriztagarrien alde aritzen hasten da. 2021eko urtarrilaren 29an, Herriko zerbitzuen tresnategien teilatua okupatzeko hitzarmen bat bozkatu du aho batez, Ipar Euskal Herrian elektrizitate ekoizpena birtokiratzeko eragilea den I-Ener enpresarekin. Eguzki-instalazio fotovoltaikoa ezarriko du 600 m2ko azaleran, hegoaldera buruz! Lau bizilagun dituzten hogei bat etxeren urteko elektrizitate kontsumoaren baliokidea. Oroitarazte gisa, Ipar …

Continue reading

SAR HITZA – Begirale ekologikoen 2. kazeta!

BIZIko begirale ekologikoek 46 Herriko Etxek hartutako Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko Itunaren engaiamenduen gauzatzea zaintzen segitzen dute. Aldizkari honen zabaltzeaz bestalde, ekintzak ere eramaten dituzte hautetsiek beren hitza bete dezaten akuilatzeko. Nahiz eta gutunak eta topaketak izan, Mauleko auzapeza, lehen kazetaren tirritak nabarmendurik, bere engaiamenduak urratzen tematu da bizikleta bide bat kenduz. Begiraleek …

Continue reading

Larunbatean, ekainaren 19an: Bizik zendu diren etorkinei eginen zaien omenaldira deitzen du

Bizik mobilizatzera deitzen du, larunbatean, ekainaren 19an, Nazio Batuentzat mundu mailako errefuxiatuen egunaren bezperan, migrazioen bidean hil derenei omenaldia egiteko.Tragedia honen jatorrian mugen mailako eta harreren politikak aurkitzen dira. Elkarteak, SOS Racismo-rekin elkarlanean, hitzordua finkatzen du Hendaian, 10:30ean, España Etorbidean, muga gainditzen duen oinezkoendako zubi berriaren aitzinean.   3174, hau da 2020 urtean, nahiz eta …

Continue reading

Bizik «Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez!» bere kanpaina berria abiatzen du

Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez! Gaur, larunbatean, 2021eko ekainaren 5ean, Mundu mailako ingurumenaren egunaren karietara, Bizik «Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez!»  bere kanpaina berria abiatzen du! Baiona, Angelu, Biarritze (BAB) hirigunean INSEE-ko zenbakien arabera, 3 km baino guttiago dituzten joan-etorrien %40 bakarkako motordun ibilgailuz eginak …

Continue reading

Bizi eta Txirrind’Olak, klima eta osagarri publikoa babesten duten mugikortasunei buruzko trantsizioa, zalutzera deitzen dute

Lurraren Nazioarteko Eguna Klimari buruzko mundu mailako gailurra Bizi eta Txirrind’Olak, klima eta osagarri publikoa babesten duten mugikortasunei buruzko trantsizioa, zalutzera deitzen dute Ostegun honetan, apirilaren 22an, 10:30ean, auto gidariek, harriturik ikusten ahal zituzten beren bizikleta bidea loturik zaramaten 3 bizikleta BAB hiribideko Butte-aux-Cailles biribilgunean itzulika. Lehena klimaren aldeko nazioarteko bozeramailea den Greta Thunberg irudikatzen …

Continue reading

Maulen ekintza: legearen errespetua fermuki galdatzeko, Bizik, bizikleta bide bat, berriz tindatzen du

Bizi! elkarteko begirale ekologikoek desobedientzia zibileko ekintza burutu dute ostiral goiz honetan, martxoaren 26an, Mauleko auzapezari eskatzeko legea eta bere metamorfosi ekologikoaren aldeko engaiamenduak errespeta ditzan. Louis Labadotek, auzapezak bide osoa autoei emaiteko, kentzeko xedea duen bi noranzko bizikletendako ibilbidearen bide markak berriz ezarri dituzte. Biziko 15 begirale ekologikok berriz tindatu dituzte, Mauleko Alsace Lorraine …

Continue reading