Jaun, Andere agurgarriak, Ondasun komunaren bermatzaile eta lurraldeen garapenean eragile garrantzitsu diren tokiko hautetsiek funtsezko zeregina dute lurraldeen garapen proiektu eta trantsizio ekologiko, ekonomiko eta sozialen abiaraztean, garapenean eta iraunkortzean. Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeetako edo Elkargoko hautetsi gisa, auzapez, axuant edo Euskal Elkargoko batzorde bateko kide gisa dituzun funtzioen bitartez, Bihar Institutuak eta Bizik …
Category: Groupes thématiques
Sep 08 2022
Asteazkenean, irailaren 21ean iraganen den Tokiko laborantza eta elikadura biologikoaren alde ekin hautetsiendako formakuntzan izena emateko eta saioari buruz informazioak ukaiteko.
Jaun-andereak, Ipar Euskal Herriko Herriko Etxe edo Hirigune Elkargo mailako hautetsi gisa, edo auzapez edo axuant gisa, edo ere, Herriko Etxe edo Hirigune Elkargo mailako lantalde kide gisa, Bihar Institutuak eta Bizik proposatzen duten Tokiko laborantza eta elikadura biologikoaren alde ekin formakuntza zuentzat da. Alabaina, zure agintaldiak antolaketa eta laborantza hunkitzen baditu, Euskal Herriko Laborantza …
Jul 06 2022
Metamorfosi ekologikoa: Bizi! eta Bihar-ek Ipar Euskal Herriko hautetsiendako formakuntza saioak plantan eman dituzte
Ipar Euskal Herriko 880 hautetsik sinatu dute Bizik proposaturiko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna joan diren Herriko Etxe eta Elkargo mailako hauteskundeetan. Hautetsi boluntaristak beren agintaldian laguntzeko eta beren hainbat galderei erantzuteko, Bizik formakuntza ziklo bat abiaraztea erabaki du, eta horretarako adituek, lekuko handiek eta baita Ipar Euskal Herrian engaiatuak diren eragileek ere parte hartuko dute. Hasieran …
Jul 05 2022
Metamorfosi ekologikoa: Bizik hautetsiekin hitzordua finkatzen du kargualdi erdian
Kargualdiak 2 urte dituelarik eta 1. jarraipen txostena argitaratua izan ondoan, Bizik hitzordua finkatzen die Herriko Etxeetako eta Euskal Elkargoko hautetsiei Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 2. Txostenaren argitaratzearentzat, 2023ko ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu mailako Egunaren karietara. Elkarteak, Herriko Etxeei eta Euskal Elkargoari lurraldearen metamorfosi ekologikoan osoki inplikatzeko deia luzatzen die eta horren …
Jun 18 2022
Ekintza – Errefuxiatuen Mundu mailako Eguna: 49 348 hil, Baiona hiria desagertu balitz bezala!
2022ko ekainaren 18 honetan, ekainaren 20ko Errefuxiatuen Mundu mailako Eguna baino bi egun lehenago eta 2014az, geroztik migrazio bideetan hil eta desagertu direnen zerrenda argitaratzearen harira, Bizik Baionako sarreretako seinaleak estali ditu. 2014tik geroz 49 348 desagertu, Baiona hiria mapatik desagertzen balitz bezala da! Gaur goizean, Baiona hiriko 15 hiri seinale oihal beltz batez estali …
Jun 15 2022
Bizikleta bideak denetan… legea errespetatua izan bazen!
LAURE legeak (Loi sur l’Air et l’Utilisation Rationnelle de l’Énergie / Airea eta Energiaren erabilpen arrazionalari buruzko legeak) bere 25 urteak ospatu ditu. Bere 20. artikuluaren bidez, bideen sortze edo arraberritzeen karietara, bizikleta bideen obratzeko betebeharra plantan eman du. Azken mende laurdenean, lege hori betearazia izan bazen, bideen kudeatzaile guziek (Herriko Etxeek, Elkargoek edo Departamenduek) …
May 03 2022
SAR HITZA – Begirale ekologikoen 3. kazeta!
Herriko Etxeen eta Elkargoaren agintaldiak urte bat pasa iragan duelarik, Biziko Begiraleek joan den azaroan argitaratu dute Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 1. txostena: Herri Elkargoak eta Herriko Etxeen gehiengo handiak ez dute hasi heldu diren aldaketa edo nahasmenduei egokitua den habitat bideragarri edo bizigarria bermatzeko beharrezkoa den metamorfosia. Segituak diren 56 Herriko …
May 03 2022
TXALO 👍 Urruña
Trantsizio ekologikoa eredu ekonomiko eta sozial berri baterako ezinbesteko bilakaera da, gure kontsumitzeko, ekoizteko, lan egiteko, elkarrekin bizitzeko moduak birpentsatzen dituena. Hori guzia ingurumen-erronka handiei, klima-aldaketari, baliabideen eskasiari, biodibertsitatearen galeraren bizkortzeari eta ingurumen-osasunerako arriskuen biderkatzeari aurre egiteko. Neurritasun energetikoa da trantsizio ekologiko honetarako lehen urratsetako bat, planeta bizigarri bat atxikitzeko gizarte xuhurrago bat sortzeko aukera …
May 03 2022
KASU 🔔 Bil Ta Garbi
2023ko abenduaren 31n, kolektibitateek lege-betebeharra izanen dute, bio-hondarkinen (elikagaien hondarkinen) jatorrian bereiztea plantan ematea, beren herritar guzientzat. Alta, biztanleen gehiengoak oraindik konposta egiteko aterabiderik ez duenez, Ipar Euskal Herrian hondarkinen murrizketa eta tratamenduaz arduratzen den Bil Ta Garbi Sindikatuak ez dirudi ekintza planik aintzin ikusten duela, ezta helburu hori lortzeko aski baliabide. Urtero, Frantses Estatuan, …
May 03 2022
EGIN DUTE 🏆 Ikatzetik eguzki energia herritarrera
Pas de Calais-en kokatua, lehengo meatze-arroan, Loos-en-Gohelle herria (6 900 biztanle) “Garapen jasangarrirako herri pilotu” gisa ezaguna da. 2050. urtea arte bere energia-kontsumoa murriztea du helburu, bertako biztanleen behar guziei energia lokal eta berriztagarriekin erantzuteko gai izan arte. 2014an, Energia Positiboko Lurraldeak (TEPOS) sarean sartu zen eta arlo horretan urrunago joateko, “Eguzki Plan Herritarra” sortu …