Category: Kontsumo arduratsua – Zero Zabor

Zero Zabor gauzatzen: Gipuzkoan bisita gidatu berri bat

Larunbata honetan, martxoaren 28an, Bizi!k antolatzen du bisita gidatu berri bat (1), 730 000 biztanle dituen Gipuzkoako probintzian Baionatik 45 minututan. Bisita idekia izanen da Gipuzkoan plantan emanak diren hondarkinen biltzeko eta tratatzeko molde berritzaileak ezagutu nahi dituzten pertsona guziei. Orendain, Berastegi, Usurbil eta Tolosa bezalako herrien esperientzietatik, hots 200 eta 20 000 biztanleko herri …

Continue reading

Eztabaida gaualdia Urruñako Itsas Mendi zineman martxoaren 14an ortziralearekin 20:30etan

Leslie Franke eta Herdolor Lorenz-en dokumentario bat Arnasten dugun airea bezala, ura bizitzarako ezinbertzekoa da. 2010ko uztailaren 27an, ur edangarriaren eskuratzeko eskubidea Giza Eskubideen Deklarazioan sartu zuen NBEko Biltzar Orokorrak. Hala ere, ura haien etekinak gogan duten enpresa multinazionalen interes ekonomikoen menpe geratzen da. Urre urdinaren bereganatze hori herri garatugabeetan baita herri aberats industrializatuetan ere …

Continue reading

“San Valentin-en karietarat, amodioa egin, eta ez… erosketak!” Bizi!-ren ekintza

Ostegun honetan, otsailaren 13an, Bizi!-ren 4 ekintzaile taldeek  Baionako hainbat iragarki tauletan “San Valentin-en karietarat, amodioa egin eta ez… erosketak!” mezuarekilako ainitz kartel sartu dituzte. Goizeko 6 orenetan,  iragarki taula ezberdinetan ziren mezuak desbideratuak izan dira Iparraldeko Mugimendu Altermundialistaren ekintzarekin. Horren bidez maiteminduen egun hori merkantzia bilakatzea eta gain kontsumoaren besta bilakatzea salatu nahi zen. Bizi!ren ekintzalariek maiteminduak …

Continue reading

Hurbileko saltegien ehorzketa: Bizi!k IKEAren etorrera dela eta, lehen hil harria ezarri du

  Asteazken honetan, abenduaren 4an, Baionan, Bizi! mugimendu altermundialistaren deiari jarraikiz ehun bat pertsonek parte hartu dute Baionako Cinq-Cantons plazan hurbileko saltegien ehorzketan. Ekintza hori iragan da IKEAren lehen harriaren ezartze sinbolikoa antolatua izanen delarik bihar, abenduaren 5an ostegunarekin eta bertan parte hartuko dutelarik Jean Grenet (Baionako auzapeza), Alain Iriart (Hiriburuko auzapeza), Roland Irigoyen (Mugerreko …

Continue reading

IKEA : hurbileko saltegien ehorzketa abenduaren 4an asteazkenarekin

IKEA eta bere komertzio gunearen proiektua Ametzondon, berriz ere lehenlerroan agertzen da aktualitatean. Lehen harriaren ezartze sinbolikoaantolatua da abenduaren 5an ostegunarekin lekuan berean, batez ere JeanGrenet (Baionako auzapeza), Alain Iriart (Hiriburuko auzapeza), RolandIrigoyen (Mugerreko auzapeza) eta Stefan Vanoverbeke-ren (IKEAFrantziako lehendakari-zuzendaria) presentziarekin.Deiadarra jotzeko eta herritarrak eta Baiona hirierdiko komertsanteaksentsibilizatzeko proiektu horren egiazko ondorioetaz, gomitatzen dituguproiektuaren kontra …

Continue reading

Azaroaren 25an astelehena, 19:00etan Manu Robles-Arangiz Fundazioan (20, Cordeliers karrika, Baiona ttipian)

Azaroaren 25an astelehena, 19:00etan Manu Robles-Arangiz Fundazioan (20, Cordeliers karrika, Baiona ttipian) Bizi!-ren azken koordinaketan erabaki bezala, IKEA-ren kontrako ekintzaren prestatze teknikoarentzat bilkura bat finkatua da astelehen huntan, azaroaren 25an 19:00etan Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan. IKEAren kontra zerbait egin nahi duten guzieri zabaldua da, ongi etorri !    

Zaborrak zalantzan

Zaborrak zalantzan, edo planeta jankatzen duen sistema kapitalista eta produktibistaren ezin konponduzko arazoa   2011. urtean, Bizi!-k bere hausnarketen ardatzetan barneratu zuen hondakinen problematika. Alabainan, hondakinen kudeantzazko politika gutietsia da erabakitzaile eta publiko zabalarengandik, honek interes guti eragiten baitu. Alta, zaborraren gaia hurbil hurbiletik lotua da gainkontsumitzen duten gure jendarteko bizimoduei. Gainera, zaborra gure antolakuntza …

Continue reading

IKEA Geldi ! Sankara Ostatuan

Zero Zabor Bideoa !

Atez Ate sistemari esker, Usurbil eta Hernanik dituzten 26 000 biztanleek, egunero “Zero Zabor” helburuari buruz pausuak emaiten dituzte

Bizi!k, larunbata honetan, urriaren 22an, antolatu duen Usurbil eta Hernaniko hondakinen kudeatzeko sistemaren bisitak BABko biztanle delegazio bati parada eman dio zaborraren kudeaketa arloan alternatiba ekologiko eta sozial bat bezala agertzen den eredu baten ikertzerat. Mertxe Aizpuruak (Usurbileko auzapezak) eta Jose Maria Rivadeneyrak (ingurumenaz arduratzen den hautetsiak eta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa-ren Lehendakari ordeak) bai eta …

Continue reading