Category: Garraioak

Sartze mobilizazioa Ipar Euskal Herrian ondoko ekintzetarako dei moduan

Klima, justizia soziala: Sartze mobilizazioa Ipar Euskal Herrian ondoko ekintzetarako dei moduan Baionan egin den justizia klimatikoaren aldeko martxak 1000 pertsona bildu ditu larunbat honetan —irailaren 21ean—, eta San Izpiritu zubia sinbolikoki okupatuz bururatu da. Bizi Barnekaldek, Avenir elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak momentu berean Baigorrin antolatu dutenak 60 pertsona bildu ditu. Bezperan, 500 …

Continue reading

Bizi! berriz ere Victoria Erreginaren etorbidera

Joan den maiatzaren 15ean, Bizik Miarritzeko Victoria Erreginaren etorbidean ekintza bat burutu zuen salatzeko azken honen erreberritzea, tram’bus xedearentzako aitzinikusia zen diruarekin egin dela. Egun horretan agerian ezarri genuen, alimaleko diru zama lortu zuen delako «Grenelle de l’environnement» akordioen ondotik tram’busa diruztatzeko SMTCren proiektuak (gaur hiriko Auzapeza den Michel Veunac zen garai hartan egitura horren …

Continue reading

Klima: hitzetatik ekintzara!

Larunbata honetan, maiatzaren 25ean, 60 pertsonek parte hartu dute euri pean Garaziko Klimaren aldeko martxan, “Klima: Hitzetik ekintzara / Une autre mobilité, ici et maintenant!” banderolaren gibeletik ibiliz. Martxa aitzin, Txirrindiraultza bat iragan zen Ahatsatik abiatua, 27 txirrindularik parte hartzen zutelarik, geldi gune ezberdinetan argi utziz gure eskualdean zein ziren “dena autoz” den mugikortasunaren arloko …

Continue reading

Biziren ekintza Biarritzen

Astazken honetan, maiatzaren 15ean, 10:00etan, Biziko hainbat ekintzailek «Hemen, Ingurumenaren Grenelle-eko dirua desbideratzen da» pintaketak egin dituzte Victoria Erreginaren etorbidean. Ber momentoan prentsa aitzineko bat eman dute bertan azaltzeko ekintza horren arrazoinak eta maiatzaren 24 eta 25eko klimaren aldeko mobilizazioetara deitzeko. Berriki erreberritua izan den Victoria Erreginaren etorbide enblematikoaren kasua zinezko eskandalu bat da Biziren …

Continue reading

Xede berri bat gauzatzen Xiberoan!

BIZI Xiberoal-k eraman lanari esker, Mugikortasunen Sindikatak Xiberoko eta bereziki Maule inguruko bizikleta ebilbide sare baten sortzea estudiatuko du. BIZI Xiberoa taldeak 2015. urtean bizikleta ebilbide sare baten sortzea gogozkatu zuen. Maule hiri barnea eta Maule inguruko herriak bizikletaz elgar lotzeko. Xede hori Xiberoko herrieri aurkeztua izan zaien. Hiru urte beranduago, Euskal Hiri Elkargoaren laguntzarekin, …

Continue reading

Luro : denak Izpurarat hurbileko zerbitzuen zerratzearen kontra!

Luro : hurbileko zerbitzu guttiago, joan-jin gehiago Bizi! Barnekaldek bere kide eta laguntzaile guziak deitzen ditu larunbata honetan, ekainaren 3an, arratsaldeko 15:00etan Izpuran (Bricomarché parean) eginen den mobilizazioan parte hartzerat hurbileko zerbitzuen zerratzearen kontra eta bertokiratzearen alde! 21 auzapezek osaturiko kolektibo bat, Izpurakoa barne, mobilizatzen da handitze obretan den Luro fundazioko eguneko kirurgiaren edo egonaldi laburreko …

Continue reading

Barnekaldean mugikortasunari buruzko inkesta haundia

Bide nagusi galkatuen eta enklabe zonaldeen artean, Banrnekaldeko mugikortasuna denak hunkitzen gaituen arazo bat da. Arlo horretan hautetsier gure beharren berri emaiteko, Barnekaldeko Bizi!k mugikortasunari buruz eta autoari alternatiben atxemaiteari buruz inkesta herritar bat plantan emaiten du. Honen helburua da guttienez 500 erantzunen biltzerat beharren, esperantzen eta aholkuen adierazgarri izanen den mugikortasunari buruzko txosten baten …

Continue reading

Trantsizioaren Eguna Iparraldean : Bizi!ren 2 hitzordu!

Larunbata honetan, irailaren 24an, Trantsizioaren Egunaren karietara, hara Bizi!ren 2 hitzordu ezin huts eginak : Hitza Hitza Batzordearen Iparraldean Trantsizio Energetikoari buruzko lehen jarraipen txostenaren aurkezpena,  20, Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian. “Bizi!kletaren Besta” 10etarik goiti hainbat hitzordu eta Mauleko Herriko Etxe aitzinean talde argazkia 11:30tan.   1 – Ipar Euskal Herriko Trantsizio Ekologikoaren ezin huts …

Continue reading

Bizi!k ozenki deitzen du Olive Jauna, ACBA/ EKAH – Euskal Kostalde–Aturri Hiriguneko Lehendakari berria

Hau baino hobe merexi dugu! Jukutria politikero miserableak, interes aurkakotasunak: aski da! Euskal Herrian mugikortasun berri batetaz biziki arranguratuak giren herritarrek, EKAH-ren lehendakari berriak praktikan eman dituen jukutria arrunt politikeroak harriduraz beterik ikusten ditugu. Lehendakari berriak orain arte STACBA edo Hiriguneko Garraioen Sindikatuko lehendakaria zen Jean-René Echegaray kanporatu du haren tokia hartzeko. Ustekabeko gertakari hau, …

Continue reading

100 pertsonek txirrindiraultza egin dute bizikleta eta autobus gehiago izan daitezen baionar hirigunean!

Larunbatean, maiatzaren 30ean, «1 000 ekimen klimaren alde!» ekintza egunaren karietara 100 pertsonek txirrindulaz desfilatu dute Tram’bus egitasmoa sostengatzeko eta ACBA/EKAH-k 2010ean, Tours eta Bordaleren arteko AHT zatirako bozkatu 26 milioi euroak bizikleta eta autobusak hirigunean garatzeko berriz zuzenduak izan daitezen. Klimaren nahasmenduaren kontrako borroka datozen 5 urteetan irabaziko da edo galduko da. COP21a, Parisen 2015eko …

Continue reading