Category: Ekintz

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza azaroaren 11an, ostiralarekin Baionan

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza Ostiralean, azaroaren 11n, Baionan Formakuntzarentzat izena emaiten dut! Bizi! eta Action Non-Violente COP21-ek, Baionan, azaroaren 11n, 10:00etarik 18:00k arte, bortizkeriarik gabeko ekintzari buruz formakuntza osoa eta praktikoa  antolatzen dute.. Formakuntza urririk da eta beren burua ekintza deliberatu eta %100 bortizkeriarik gabekoetan kokatzen dutenei idekia da.  Alabainan, horrelako ekintzak biderkatuko dira datozen hilabeteetan, …

Continue reading

Lan legearen kontrako militante bat zanpatua

Ekainaren 23an ostegun huntan 9:15ak airean, Jusqu’au retrait kolektiboko 50 bat militantek ekintza bat burutu dute Baionako suprefeturan. Lan legea eta gobernuak sindikatuen manifestaldia debekatzen entseatu izana salatzea zen asmoa. Poliziak suprefeturaren sarrerak hetsi zituen eraikinaren okupazioa eragozteko. Bainan Bizi!-ko 5 militantek barnera sartzea lortu dute, eta bertatik lan legearen kontrako mezuak agerian eman dituzte …

Continue reading

Hitza hitz : petroleroak gibelerat doaz!

MCEDD-ren blokatzearen hirugarren eta azken egunaren karietarat, engaiatuak diren herritarren determinazioaren aintzinean, klimaren eta ozeanoen lurperatzaileen gibelatzearen ezin sinetsizko irudiak! [youtube https://www.youtube.com/watch?v=pOwmFeUe4iI&w=500&h=281]

#StopMCEDD Lehen Eguna: hastapen bat bakarrik ez da!

Klimaren 300 militantek Paueko petroleroen goi-bilera zeharo nahastu dute

Paue, apirilak 5: Klimaren 300dik gora militantek poliziek osatutako hesia hautsi eta Totalek Pauen antolatutako MCE Deepwater Development konferentziaren hasiera eragoztea lortu dute. Orain bilera izatekoa den eraikinaren kanpoan daude eta dei egiten diete itsasoaren eta klimaren defendatzaile guztiei haiengana bil daitezen. MCEDD goi-bilera Beaumont jauregian da, baina honek gaur goizean lubakiz jositako zelaiaren itxura …

Continue reading

Paue: itsaspeko zilaketa sakonen kontrako ekintza

#SerialKillerDuClimat #Keepitintheground Action Non-Violente COP21 eta Bizi ! mugimenduko kide batzuek klima eta ozeanoen defentsan ekintza bat burutu dute eguerditan Pauen. Petrolio plataforma ttipi bat instalatu dute Beaumont Palazioko ur putzuan, eta marea beltza bat simulatu dute. Kongresu leku horretan apirilaren 5etik 7ra iragaitekoa da MCE Deepwater Development nazioarteko gailurra, petrolioa erauzteko zilaketen biderkatzea prestatzea duelarik …

Continue reading

Bizi!-ren ekintza “San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!”

Ostirala honetan, otsailaren 12an, Bizi !ko 16 aktibistek “San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!” zioten  hainbat afitxa erraldoi Baionako autobus geltokietako iragarki tauletan sartu dituzte. Gero eta kopuru haundian agertzen den publizitateak sinestarazten du maitatuago eta urosago bizi girela gehiago kontsumituz edo gehiago ukanez. Izan eta ukan-en arteko nahasketa lantzen du, «Ondasun guttiago, harreman …

Continue reading

Justiziari itzuliak izan diren 196 aulkien ekintzaren bideoa

Parise, 2016ko otsailaren 8a – Otsailaren 8a astelehen huntan 10:30etan, 200 herritarrek zerga ihesan parte hartzen duten bankuetarik bahitu 196 aulkiak itzuli dituzte, Pariseko auzitegitik hurbil Jérome Cahuzac frantses gobernamenduko aurrekondu ministro ohiaren auziaren idekitzea kari. Aulki bahitzaileek orroitarazten dutenez, ez da nahikoa gizon bat auziperatzea, zerga ihesaren auzia da egin behar !  

Aulki bahitzaileak : Poliziak berriz ere galdezketatzen ditu Bizi-ko 4 militante

Bizi mugimenduko 4 militante berriz ere deituak izan dira komisaldegirat arteart huntan, 2016ko urtarrilaren 16an. 2015eko azaroaren 2an Baionako HSBC bankuaren agentzian burutu den aulki bahiketaz (ikusi bideoa hemen) eta COP21ean Montreuil-en iragan den 196 aulkien gailurraz galdezketatuak izan dira. Anartean HSBC edo BNP bezalako bankuek hedadura haundiko zerga ihesa sistema antolatzen segitzen dute, diru sarrera publikoetarik …

Continue reading

HSBC afera: Bizi berriz hasten da! 3 aulki berriz ere bahituak Baionako HSBC bankuan

Azaroaren 2an astelehen huntan 10:30etan, Bizi euskal mugimendu altermundialistako eta ANV-COP21 prozesuko (COP21 bortizkeriarik gabeko ekintza) 24 kidek hiru aulki bahitu dituzte Baionako HSBC bankuan. Ekintza hori burutu dute Hervé Falciani-ren kontrako auziaren hastearen eguna kari Suizian. HSBC-ko informatikalariari leporatzen zaio bankuko barne datuak zabaldu izana pertsona batzuei eta batez ere frantses zerbitzu fiskalei. Bere …

Continue reading