Bizi !k bere elkartasun osoa adierazten du momento honetan SNCFaren merkantzien garraioaren deuseztearen kontra borrokan diren trenbideetako langileei. Eramaiten duten borrokarentzat esker beroenak nahi dizkiegu hel arazi, eta tinko atxik dezaten nahi ditugu sustatu. Errex asmatzen dugu haiek eta haien familiek ordaindu behar duten prezioa, luzatzera doan greba mugimendu honetan. Argi dugu, borroka horretan ez …
Category: Beste tokiko esku hartzeak
Apr 07 2010
EHZ-ri sustengua
Bizi! Mugimenduak, apirilaren 3an larunbatean bildurik, bere atxikimena eta sustengua nahi dio helarazi Euskal Herria Zuzenean Festibaleko animatzaileei gertakari latz horri begira. Polizien operazio horrek -deus ez duena ikustekorik Festibalaren aktibitatea eta helburuekin-sakonki harritzen gaitu, zuen lokala miatu, ordinagailuak lapurtu, aurtengo festibaletik hiru hilabete eskas antolaketarendako beharrezkoak diren tresnak direlarik. EHZ festibala betidanik praktika eko-arduratsuen …
Feb 19 2010
EHLGren auzia
Mila pertsona gaindi mobilizatu dira 13:00etatik auziaren bukaeraraino 20:00ak airean. Prokuradoreak 2000 euroko isuna galdegin du, defentsaren iritziz biziki “politikoa” (euskal testuingurua, departamenduaren aldarrikapena…) zen erruztatzearen bukaeran. Prokuradorearen aburuz, EHLGren beste garaipen batek bultzatuko lituzke Bretainia edo Alsazia bezalako eskualdeak egitura idurikoen muntatzen. Defentsak, Corinne Lepage, Joseph Montier et Jean-René Etchegaray-en eskuz [:]
Feb 10 2010
Laborantza Ganbararen aurkako auzia
Bizi!k bere lagun eta kide guziak deitzen ditu mobilizatzerat otsailaren 18an ostegunarekin, Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartearen eta Michel Berhocoirigoin bere lehendakariaren kontrako auziaren kari. Denak elgarrekin numbrean izan behar gira Paueko auzitegiaren aintzinean 13:00tan, elkartze askatasuna aldarrikatzeko eta EHLGk garatzen duen laborantza iraunkor eta herrikoia defendatzeko. Autobusez joaiteko, txartelak erosi behar dira egin ahala …