Category: Banketik

Banku frantsesen sailkapena ingurumen eta sozial mailan dituzten arriskuen arabera

Sailkapen hau “Les Amis de la Terre France”ek egina du :

Bizi!ren garbiketa ekintza Baionako Crédit Agricole-ean!

Ekologikoki ardura gabeak diren inbertsioen kontra! Bizi! mugimendu altermundialistak larunbata honetan, uztailaren 17an, Angelun, bortxa gabeko eta umorez beteriko ekintza bat bururatu du, Crédit Agricole bankuak nazio arte mailan ingurumena kaltetzen duten inbertsioen gaitzesteko. Goizeko 11:15etan, Bizi!ko 20 bat militante agertu dira Baionako Etorbidean den Angeluko Crédit Agricole-aren agentziara. Argazki gehiago ikusteko, klika hemen : …

Continue reading

Yann LOUVEL-en hitzaldia : “Zer egiten dute bankuek zure diruaz?”

46 pertsonek parte hartu dute uztailaren 9 honetan Les Amis de la Terre-eko Yann Louvel-en hitzaldian “Que font les banques de votre argent?” gaiaren inguruan. Yann Louvel-en hitzaldiaren aurkezpen dokumentoen eskuratzeko, klika hemen ! Argazki gehigorentzat, klika hemen: [:]

Continue reading

Ostirala uztailaren 9an 19:00etan : Yann LOUVEL-ekin mintzaldia “Zer egiten dute bankuek zure diruaz ?”

Euskal Herriko bikoteen %99ak badu guttienez banku kondu bat. Bankuek finantzatzen dituzten inbertsioak gure diruarekin eginak dira, erreka ttipiek dituztelarik egiten ibai haundiak. Diruztatzen dituzten inbertsioen bidez, banku frantsesek, Frantziak berak isurtzen dituen beroketa efektuko gasak baino hiru aldiz gehiago isurtzen dituzte zeharka. Banku horietarik hiruk badituzte engaiamendu bereziak ekologia eta sozial mailan ondorio latzak …

Continue reading