Larunbat huntan apirilaren 20an 11:00etan Baionan, Bizi ! euskal mugimendu altermundialistako 35 militante Baionako Ferrari saltokiaren gelan sartu dira, auto marka horrek historian sekulan lortu ez dituen emaitza hoberenen ospatzeko, 2012an lortuak. Krisia eta murrizketak baliatuz, guttiengo bat gero eta gehiago aberasten dela nahi izan dute salatu, eta gehienezko soldata baimenduaren ezartzea fermuki galdegin dute. Pacman …
Category: Argazkiak
Jan 26 2013
Bizi!ren ekintza ikusgarria Biarritzeko FIPAn
Prentsa Agiria Larunbat hontan, urtarrilaren 26an arratseko 19 :30tan, Bizi! mugimendu altermundialistako 25 militantek Biarritzeko Gare du Midi-aren paretatik banderola erraldoi bat zintzilikatu dute, han iragaiten zen FIPA entzun-ikus festibalari begi klixka bat eginez, amaiera eta saristatzeen zeremonia gertatzen ari zen momentuan: «Badu urte bat xuxen, txirrindula bide antolaketa promesak Biarritzen : dena zinema !? » zioen banderolak. Anartean, …
Nov 23 2012
Miarritzeko Ama Birjina Notre Dame des Landes-ekin solidario !
Ostiral honetan, azaroaren 23an, goizeko 9ak30etan, Bizi ! (bizimugi.eu) mugimendu altermundialisteko ekintzaileak Miarritzeko Ama Birjinaren harkaitzerat igan dira eta bertan kartel eta banderola batzu ezarri dituzte Notre Dame des Landes-eko okupatzaileekiko elkartasuna erakutsiz. Bertan irakurtzen ahal zen «La Vierge de Biarritz solidaire de Notre Dame des Landes» (« Miarritzeko Ama Birjina Notre Dames des Landes-ekin solidario ! ») edo …
Jul 27 2012
2012ko Baionako Pestak Bizi!rekin!
Asteazkena, uztailaren 25etik, iganderat, uztailaren 29rat: Egun guziz, 12:30etarik landa Patxokin! 23 bis, Tonneliers karrikan Baiona Ttipian Eguerdi guziz, euskal kantuaren topaketa + arroltze ta xingar Eta ohituretan sartua den afitxaketa kanpaina:
Jun 24 2012
Rioko Populuen Gailurran egon den ELA-Bizi euskal delegazioaren bilana: Gobernuek bizkarra ematen dute justizia soziala eta ekologikoari
ELA eta Bizi!k nahi dute gaitzetsi Rio+20aren karietarat gobernuek izenpetu duten Akordioa: exekutiboek justizia soziala eta ekologikoa errefusatzen dutela argi uzten dute. Adierazpen horrek ez du aurrerapen izpirik ekartzen jakinez sekulan baino beharrezkoa dela errotik politikaz aldatzera, Kapitalaren interesaren gainetik populuen interesak eta planetaren mugaren errespetua ezartzeko. Orokortasunez betea den dokumento bat da, ez …
Jun 22 2012
Rio+20 : “Bai Naturaren Pribatizazioari”: Naturaren merkantilizazioaren kontrako ekintza Miarritzeko BNP-n
Bizi! euskal mugimendu altermundialistako dozena bat aktibistek ekintza ikusgarri bat burutu dute ekainaren 22an ostiral hontan Miarritzeko hiri erdian kokatua den BNP bankuaren kontra, herriko etxetik eta komisaldegitik hurbil. Zurubi handi batekin bankuaren teilaturat igan dira eta eraikinaren aintzinaldea berriz estali dute alimaleko kanpo estalki batekin… nahiz eta banku agentziako zuzendariaren eta …
Jun 22 2012
Justizia sozialaren eta ekologikoaren aldeko Batukada
Ostegun honetan, ekainaren 21an, justizia sozialaren eta ekologikoaren aldeko besta eta aldarrikapen giroko batukada batek Baionako karrikak zeharkatu ditu Rioko Populuen Gailurreko mezuen jendarteratzeko. Desfilea capoeira (Brasilen esklabutza garaian afrikar populuek zuten dantza/borrokoa molde berezi bat) saio batzutaz osatua zen. “Rio+20: justizia sozialaren eta ekologikoaren aldeko Batukada” eskupapera banatua …
Jun 20 2012
RIO+20 : 2 elgarretaratze sozialaren eta ekologikoaren alde Biarritzen eta Bilbon
350 pertsonek osatu dute, asteazken honetan, ekainaren 20an, arratseko 19 :00etan, Biarritzeko hondartza haundian, Justizia Sozialaren eta Ekologikoaren aldeko jende kate haundi bat. Tokiko 20tik pasa elkartetarik bultzatua zen manifestaldi honen gai orokorra «Natura, denen ontasuna da, heien «ekonomia berdea»ri ez!» zen. Manifestalarien parte bat letra erraldoi bat pertsona bakotx eramaiten zuten jendetaz …
Jun 15 2012
Jende kate handia Miarritzen justizia soziala eta ekologikoaren alde ekainaren 20a asteazken hontan 19:00etan hondartza handian
Ekainaren 20an asteazkenarekin 19:00etan Miarritzen (hondartza nagusian) jende kate bateratua osatzeko deia zabaldu dute publikoki ostiral hontan Baionan 24 elkarte, kolektibo eta erakunde desberdinek. Ondoko hauek dira : Amis de la Terre, ATTAC Pays Basque, ATTAC Landes Côte Sud, ATTAC Marsan, Avenir Garazi-Baigorri, Bizi !, CADE, CCFD, Cimade, CGT Education 64, Collectif Féministe contre les …