Bizi! Administrazio Dokumentuak Eskuratzeko Batzordearekin (CADA/ADEB-rekin) harremanetan sartu da astearte honetan, 2025eko martxoaren 18an, 7 Herriko Etxeren kasuarentzat. Azken hauek beren hiritarren ingurumen-informaziorako eskubidea ez dute errespetatzen. Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi bilan txostena plantan emateko galdatuak izan diren 56 Herriko Etxeetarik gehienek ez bezala, herri horiek ez dute oraindik elkarteak galdaturiko informaziorik helarazi.
Kolektibitateen aitzinatzea neurtzeko, larrialdi ekologikoari begira, Hitza Hitz lantaldeak 56 Herriko Etxeri galdatu die joan den urtarrilean, kargualdiaren hasierari zein 2024ko urteari dagozkien hainbat adierazleren zenbakien ematea. «Galdatzen diren adierazle gehienak interes orokorreko datu publikoak dira, eta herritarren esku izan behar lukete» gogoratu du Sofia van Setten Hitza Hitz batzordeko kideak. Errepublika digitalaren aldeko legeak (2016) 3.500 biztanletik gorako kolektibitateei eskatzen die datu horiek sarbide librearekin beren webgunean argitaratzea.
Jadanik 31 Herriko Etxek helarazi badute galdaturiko informazioa, 3.500 biztanletik gorako 7 herrik ez dute oraindik daturik partekatu: Angelu, Arrangoitze, Biarritz, Bokale, Ziburu, Hendaia eta Senpere.
Horregatik, iragarritakoaren arabera, Bizik CADA/ADEB Administrazio Dokumentuak Eskuratzeko Batzordearen gana jo du, astearte honetan, martxoaren 18an.Dokumento administratiboetan sarbidea ukateko batzordea administrazio-botere independentea da, administrazio-dokumentuetara eta artxibo publikoetara sarbidea ukatea bermatzeaz eta informazio publikoa berrerabiltzeaz arduratzen dena.Elkarteak bertan behera utziko du CADA/ADEB-i egin Herriko Etxe bati buruzko galdea azken honek itxoinak diren informazioak hel araziko dizkiolarik Biziri.
“Desmartxa honen bitartez, ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubide konstituzionalaren errespetua bermatzeko gure ekarpena egiten dugu”, azaldu du XX(e)k, Biziko bozeramaileak “Informazio horiek lurraldeko larrialdi ekologiko eta sozialaren egoera argitzea nahi dugu”. Gardentasunaren xedearekin, Herriko Etxeen erantzunak ere eskuragarri dira Biziren webgunean, mapa interaktibo baten bidez. Azken epe bat eman zaie erantzunik eman ez duten kolektibitateei: apirilaren 25a arte badute,
Elkarteak dei egiten die gardentasuna falta duten Herriko Etxeetako herritarrei beren hautetsiak galdeka ditzaten hortarako sortu den tresna bereziaren bidez. Emaitzak, plazaratuak izanen dira 2025eko irailaren 23an.