2022az geroztik, menuetan sartzen diren Lurraldeko Elikadura Proiektutik datozen bio, kalitatezko eta tokiko ekoizkinen partearen berri ematera legez behartuak dira elkargoak, jantegiaren sarrerako bistaratze iraunkor baten bitartez. Informazio hori gutienez urtean behin eguneratua izan behar da, erabiltzaile guziek irakurgarria izanez, eta gutienez urtean behin ikasleen gurasoei emailez igorri behar zaie.
Menuetan ere agertu behar da jantegietan zerbitzatzen den haragia (idia, xerria, oilaskoa, bildotsa edo ardia) eta haren jatorria (hazkuntza eta hiltze herrialdea).
EGAlim eta Klima & Erresilientzia legeen obratzea errazteko, “ene jantegia”/ “ma cantine” plataforma numerikoak tresnak proposatzen ditu. Udalerriak ere gurasoei beren jantegiaren egoeraren berri ematera ahalbidetzen ditu.
Begirale ekologikoei juntatzeko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, klika gustian hemen edo sar zaitez gurekin harremanetan hitzahitz@bizimugi.eu helbide elektronikoan informazio gehiago lortzeko.