Bainan laster bildu den jendetzak Bizi!-ren militanteen arrestatzea saihestea eta polizia lekutzea lortu du.
Apirilaren 14a larunbat huntan, Baionako merkatuan iragan gertakarien soinu grabaketa bat :
Hain zuzen, Baionako hiribarne osoan zehar Bizi!-k eraiki leku-irudikapen erraldoi bat mugitu da, Aviron Bayonnais/Biarritz Olympiquen arteko Derbiaren karietara milaka sostengatzaile heltzen ari zirenean. «Inguramenarekin aski da!» dion aberatsen lehendakaria Baionako karriketatik kanpora botatzen duen pertsona itxuratzen zuen delako leku-irudikapenak, “Sarkozy kanpora, milesker Baiona” lemapean.
Ehunka sostengatzailek beren burua argazkiz hartu ahal izan dute, airatzen ari den Nicolas Sarkozyren ipurdi mazeleri ostikoka.
Eguerdi eta laurdenetan, lau polizia auto eta hogoi bat polizia agertu dira Bizi!-ren militante batzu arrestatzen eta beste batzu kontrolatzen entseatu dira. Bizi!-ren hogoi bat militanteek ez dute pankarta kendu nahi izan, lehendakaritza hauteskunde horien karietara kanpaina egiteko eskubidearen izenean, eta haien nortasun agiriak ez dituzte erakutsi nahi izan. Poliziek – haien artean ainitz martxoaren 1eko Sarkozy-ren bisita burrunbatsuan seguritate taldean ziren – Bizi!-ren militanteei adierazi diete « Estadoaren buruzagiari eraso » delitua leporatzen ahal zitzaiotela, justizia mailan segida bat izan zela mehatxatuz
Poliziak militante bat sartu zuen furgoneta batean, komisaldegirat eremaiteko asmoz, jendetza konpaktoak laster polizia inguratu du eta furgonetaren aintzinean ezarri da ere, furgonetaren abiatzea oztopatuz.
Tentsioa gero eta haundiago zen momentu luze horien ondotik, non jendeak poliziari oihukatzen zuen « Adierazpen askatasuna! Demokrazia! eta « gure laguna askatu », poliziak arrestatu militantea askatu du eta berriz joan da agertu zen bezala, pankarta bere lekuan utziz eta « Sarkozy kanpora » operazioa pentsatua zen bezala segitzen utziz 15:00ak arte.
«Sarkozy kanpora Milesker Baiona!» kanpainaren hitzordu berri bat finkatua da apirilaren 21ean larunbatarekin Merkatu estalian 11:00etan.
Gai berarekin maiatzaren 1ean manifestaldi baterako deia luzatua da eta maiatzaren 6ean 18:00etan Baiona ttipian (bere biztanleak “jendetxarrez” eta “terrorristaz” iraintzen dutenen aintzinean, xutik atxikitzen duen herrixkan), Nicolas Sarkozy-ren partitzearen karietara zintzur bustitze handi bat izanen dela jakinarazten da.
Ondoko argazki hauek nornahik erabiltzen ahal ditu
Bizi !
[widgetkit id=5703]
[widgetkit id=5720]