Bizi !-k banderola erraldoia zintzilikatu du Baionako herriko etxearen gainean diren estatuei.
Azaroaren 27an larunbat hontan goizeko 10:00etan Baionan, Bizi! mugimendu altermundialistako kide batzu Baionako herriko etxearen teilaturat igan dira. AHT egitasmoaren kontra desobedientzia zibila erabiltzea deitzen duen 17 X 6 metroko alimaleko banderola (« LGV : Toujours plus vite dans le mur ! Desobedientzia zibila ! »zintzilikatu dute Baionako herriko etxearen gainean diren estatuei.
Ondotik rappel eskalada moduan jautsi dira, azpian beste hamabost bat kide sirenari eragiten eta eguberriko merkatuan eskuorrien banatzen ari zirelarik, batez ere Baionako auzapeza kritikatuz, UMP alderdiko Jean Grenet, AHT egitasmoa sustengatzen duelako.
« Ordezko planetarik ez dugu » adieraziz eta larrialdi klimatikoa aipatuz, Bizi!-k AHT-k eraginen duen desmasia ekologikoa salatu nahi izan du eta diren treinbideen modernizatzea defenditu du.
Mattin Ihidope-ren arabera, Bizi!-ren manifestarien bozeremailea, « Gaur egun desobedientzia zibila beharrezkoa da, AHT-k zeharkatuko dituen lurren azterketak hastear dira eta horren kontra borroka konkretu bat ereman behar da. Mobilizatzeko garaia da ere, abenduaren 11an larunbatez Baionan 15:00tan AHT-ren kontrako manifan eta abenduaren 4an larunbatez Cancon-en (Lot-et-Garonne) trantzisio sozial eta ekologiko baten aldeko elgarretaratzean masiboki parte hartzerat deitzen dugu.
Baionan, azaroaren 27a, Bizi !
Ekintzaren argazki gehiago hemen : [:]