Urriaren 24an, 16:00etan, larunbatarekin,
350 lagun bildu behar ditugu Baionan!!!
“Jada 266 izen emaite! Zurea eman duzu?”
Urriaren 24an, munduko herri gehienetan, Klimaren aldeko Nazio arteko Ekintza Eguna gertatuko da.
Gertakizun guzi horien karietara 350 zenbakia agerian jarria izanen da : munduan zehar izanen diren milaka ekintzetako talde argazkietan agertuko da.
Honek irudikatzen du, Milioikako Parteetan, berriz lortu behar dugun CO2 kontzentrazioa atmosferoan “zibilizazioak garatzen ikusi dituen eta lurreko biziari egokitua den planeta bat Gizadiak zaindu nahi badu” NASAko klimatologo burua den James Hansenen arabera.
Urriaren 24an burutuko diren milaka gertakariek, momentu honetan eta Copenhagueko gailurrari begira, Nazio Batuen Klimari buruzko Negoziaketetan pisu handiena izan behar dute. Alabaina, gaur egun aurreikusiak diren helburuak, zientzialariek gomendatzen dituztenak baino anitzez apalagoak dira.
Klika behereko (…) -aren gainean egunaren Aurkezpen Fitxa aurkitzeko!
[:]
Urriaren 24an, 16:00etan , larunbatarekin,
350 lagun bildu behar dugu Baionan !!!
Urriaren 24an, munduko herri gehienetan,Klimaren aldeko Nazio arteko Ekintza Eguna gertatuko da.Hau izanen dugu sekulan burutu ez den ekintza ekologista egun garrantzitsuena.
Gertakizun guzi horien karietara 350 zenbakia agerian jarria izanen da : munduan zehar izanen diren milaka ekintzetako talde argazkietan agertuko da.
Honek irudikatzen du, Milioikako Parteetan, berriz lortu behar dugun CO2 kontzentrazioa atmosferoan “zibilizazioak garatzen ikusi dituen eta lurreko biziari egokitua den planeta bat Gizadiak zaindu nahi badu” NASAko klimatologo burua den James Hansenen arabera.
Urriaren 24an burutuko diren milaka gertakariek, momentu honetan eta Copenhagueko gailurrari begira, Nazio Batuen Klimari buruzko Negoziaketetan pisu handiena izan behar dute. Alabaina, gaur egun aurreikusiak diren helburuak, zientzialariek gomendatzen dituztenak baino anitzez apalagoak dira.
Baionako ekintza Mousseroleseko Ateetan, Baiona Ttipian, burutuko da (seinaletika bat jarria izanen da Paul-Bert Plazatik goiti).
350 lagunek “350 bizi !” hitzak osatuko dituzte, eta hauek, zerutik filmatu eta argazkitan hartuak izanen dira. Ondotik, bai tokian berean eta bai nazio arte mailako komunikabideetan hedatuak izanen dira, 350.org plataformaren bitartez.
Ekintza 16:00etan ttanko hasi eta 16:30etako bukatua izanen da.
Zuen adiskide, ahaide eta lankideei aipa !
Zatozte kopuru handian zuen haur eta gurasoekin ! Zuen beharra dugu !