Hitzaldi publikoa Astelehenean, urtarrilaren 20an, Erretreten erreforma, klima eta planetarentzat izigarri kaltegarria da

Hitzaldi publikoa

Astelehenean, urtarrilaren 20an, 20:00etan

Erretreten erreforma, klima eta planetarentzat izigarri kaltegarria da

Manu Robles-Arangiz Fundazioan

(Baionan, Cordeliers karrikako 20an)

Erretreten erreforma, ekologia gaietatik bereiz den erronka dela? Alderantziz!

Urte hasiera honetan mugimendu soziala oraino indartsuago berriz partitzen den unean, Bizik proposatzen du aztertzea Macron presidentearen gobernuak bultzatzen duen erretreten erreformaren eta trantsizio ekologiko anbiziotsu baten arteko loturak zein diren. Klima suntsitzailea den finantzaren zerbitzuko, kapitalizaziozko erretreta bati buruz doan erreforma honek arrisku bikoitzaren aitzinean ezartzen gaitu: zuzengabea den eredu ekonomiko baten indartzea eta bakoitzak bere erretretaren eskuratzea, ingurumenaren babestearekin kontrajarriak izatea.

Erronka horien deszifratzeko, Pierre Gilbert, Le Vent Se Lève linean den hedabideko Ekologia sailaren arduraduna errezebituko dugu astelehenean, urtarrilaren 20an, 20:00etarik 21:30ak arte MRA Fundazioaren Egoitzan, Baiona ttipian. Zatozte saldo handian!

Hitzaldia urririk, izen emaitea gomendatua:

http://bit.ly/retraitesbizi