[:eu]AUTOBUS ZERBITZUA SOSTENGATZEKO

Berria, 2009-08-30

Irudia.

Baiona

AUTOBUS ZERBITZUA SOSTENGATZEKO

Bizi! mugimenduak deiturik, 150 bizikletari elkartu ziren atzo Baiona eta Angelu artean, autobus eta bizikletei egokitu bidean, berriki ezarri autobus zerbitzua sostengatzeko. Tartean hautetsiak. Besteak beste, Baionako Jean Rene Etxegarai eta Miarritzeko Michel Veunac auzapez ordeak. Bizi-koak baliatu dira bi proposamen helarazteko. Bata, dohainikako garraioena; eta bestea, autoaren ordezkoa pentsatzeko herritarren batzorde bat sortzea. Hautetsien erantzunen zain dira.