Zu ere, pasa zaitez Alterherritik!

Okupazio edo blokatzeen egiteko hiruzango baten eraikitzea, eskalada militante trebaketak, birtokiratzeaz eztabaida asanbladak, krisi klimatikoa eta petrolioaren gailurra, hitzaldi kinkiak, herriaren muntaketaren bukaera (komun idorrak, eguzki dutxak…) etab… aktibitateak biderkatu dira asteazken eta ostegun goiz huntan Mugerre-Elizaberrin (Baionatik 10km-rat) plantatu den Alterherrian.

Ostegun goiz huntan, 64 Alterherritarrek AHT-ren kontra eta existitzen diren treinbideen modernizatzearen alde mobilizatu diren ehunka jendeekin abiadura haundiaren kontrako ibilaldian parte hartu dute. Orain ehun bat jende bizi dira Alterherrian.

Hogoi bat pasa hitzaldi, tailer eta formakuntza izanen dira ostiral goizetik igande gaua arte (xehetasun eta ordutegi zehatzak ikus loturiko egitarauan). Norberak nahi duen bezala parte hartzen ahal du, dituen posibilitate eta gogoekin, Alterherrian izena eman ez dutenek ere. Ez duda etor zaitez gure topatzerat Mugerre-Elizaberrirat. Bazkari eta afariak prezio libroan dira eta bertan lo egiteko ez da ordaintzerik!

ATTAC eta Bizi !
Harremanak : Nikolaz (06.63.86.37.21) edo Mattin (06.74.75.57.70)

Argazki gehiago:[:]

Ikus egitarau zehatza izanen diren hizlari andanarekin hemen azpian (irudiaren gainean klika ezazu kargatzeko):