TXALO 👍 Urruña

Trantsizio ekologikoa eredu ekonomiko eta sozial berri baterako ezinbesteko bilakaera da, gure kontsumitzeko, ekoizteko, lan egiteko, elkarrekin bizitzeko moduak birpentsatzen dituena. Hori guzia ingurumen-erronka handiei, klima-aldaketari, baliabideen eskasiari, biodibertsitatearen galeraren bizkortzeari eta ingurumen-osasunerako arriskuen biderkatzeari aurre egiteko. Neurritasun energetikoa da trantsizio ekologiko honetarako lehen urratsetako bat, planeta bizigarri bat atxikitzeko gizarte xuhurrago bat sortzeko aukera emango diguna.

“Ene karrika pizten dut” argiteria publikoa kudeatzeko sistema zabalduz 1200 argiteria publikoetan, Urruñako Herriko Etxeak neurritasun energetiko gehiagoren aldeko eta animalientzat  (gau ainarentzat, hegazti migratzaileentzat, hegazti harraparientzat, etab.) kaltegarria den argi-kutsadura murrizteko engaiamendua hartzen du. Herri askok argiteria publikoa itzaltzeko pausoa eman dute, baina Urruñako Herrilko etxearen desmartxaren originaltasuna da bakoitzari, nahi duenean karrikako argiteria berriz pizteko  parada ematen diola den tokian 15 minutuko iraupenaz.

Zure smartphoneko “Ene karrika pizten dut” aplikazioari esker, geolokalizatua zira eta ziren lekuan argitzen duen eta zure mugimenduak segitzen dituen argiteria publikoan ekiteko parada ukanen duzu. Honek abantaila bikoitza du, dudakor direnak edo beldurra ukan dezaketen jendeak lasaitzea eta Herriko Etxeari itzaltzeko ordu-tartea handitzea ahalbidetzea, denei argiak denbora laburrean berriz pizteko aukera emanez etxera berandu itzultzean edo etxetik berant ateratzean. Energia aurrezteari esker, beharrezko ekipamenduak instalatzeko aurrekontu osoa errentagarria da lehen urtetik goiti.

Ideia ARGIA, eta, espero dugu, beste Herriko Etxe batzuei neurritasun energetiko gehiagori buruz aitzina pausuak emateko aukera emanen diela.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.

Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: