Tokiko ekonomia eta Euskoaren garapena

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea.

Euskoa Europako tokiko monetarik garrantzitsuena da 2,5 milioi Eusko zirkulazioan direlarik. Gaur, 33 Herriko Etxe Euskoari kidetu dira. Ituna izenpetzen duten 46 herrien artean, 21 Euskoko kide dira, eta horietatik 8 kidetu dira agintaldiko 1. urtean, Itunaren engaiamenduaren arabera: Ziburu, Itsasu, Donibane-Garazi, Eiheralarre, Donapaleu, Urketa, Urruña eta Milafranga. Baina beste 15ek (Aiziritze, Azkarate, Banka, Behaskane, Kanbo, Zaro, Ezterenzubi, Irulegi, Jatsu, Liginaga-Astüe, Aldude, Mugerre, Pagola, Arrosa eta Urepelek) ez dute beren engaiamendua bete agintaldiko 1. urtean, eta oraindik ez diote segidarik eman Euskal Monetak egin dien bilera egiteko eskaerari. 

Emaitza orokorra, pozgarria bada ere, ez da nahikoa, engaiatu diren herrien %45ek bakarrik atxiki baitute Euskoarekin 2020etik beretik kidetzeko engaiamendua. Segituak diren 56 herriak konduan hartuz geroz, %38ra erortzen gira. Gai honetan, Herriko etxeak kolektiboki arrautza fasera iristen ari dira. Eremu honetan metamorfosiaren abangoardian diren herriak Donibane Garazi (herria), Uztaritzen (herria), Itsasu (herrixka) dira.
Herrien emaitzen deskubritzeko edo Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren egoerari buruzko 2021eko Txostenaren kontsultatzeko : xehetasun gehiago.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.