SAR HITZA

Herriko bozen garaian  Iparraldeko  biztanlegoaren %62a ordezkatzen duten 46 Herriko Etxe  engaiatu dira Herriko eta Hirigune elkargo mailan, Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren 7 arlotan ekintzen eramaiterat: mugikortasun eztian, energia berriztagarrian, elikadura biologikoan eta tokikoan, energiaren menperatzean, hondakinen murriztean, euskoaren garatzean eta Klima planaren deklinatzean.

Larrialdi klimatikoaren aitzinean, Biziren Hitza Hitz lan taldeko Begirale ekologikoek begia idekirik atxikitzen dute, beren herri eta lurraldean, ekintzek zinez jarrai ditzaten hitz emateak.  

Aldizkari honen eta beste medio batzuren bidez, herritar horiek argitan utziko dituzte hautetsien ekintza eredugarriak eta seinalatuko dituzte klima suntsitzaileak diren ekintzak martxan ezartzen dituzten hautetsiak, beren Herriko Etxea ez baldin bada ere Itunaren izenpetzaile.  Engaiatuak diren Herriko Etxeetarik eta Herritarretarik haratago direnak ekiten hasiko diren heinean lurraldearen eraldatzea zalutuko da.  

Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: