Xingarraren feria kari, ohituraz larunbat goizetan gertatzen den merkatua Chaho kaiarat lekuz aldatua izan da apirilaren 7 huntan. Herritar merkatu horren usaiako bezeroek bigarren sopresa bat ukan dute : Fouquet’s ospe haundiko Pariseko ostatua ere mugitu zen Baionako Chaho kaiarat! Eta bere bezeroen artean Nicolas Sarkozy zen ikusgarriena ! Ondotik, nahi izan du herritarrengandik hurbildu …
Apr 06 2012
Sarkozy berriz Baionan!
Eta bai, Xingar Feriaren karietarat Sarkozyx-ek Baionarat egin duen itzuli berriak beste behin ukan du oihartzun berezia. Sarkozyx Baionako karriketan ibili da, Bar du Palais tabernatik, non erdi gordetua egon zen momentu luze eta latz batzutan, joan den martxoaren lehenean, Baiona Ttipirat, non aintzin ikusia den, datorren maiatzaren 6an, hari azken agur baten egiteko poteo …
Apr 05 2012
Sarkozy Baionan, ostirala honetan, apirilaren 6an ?
Zurrumurru batzuren arabera, ostirala honetan, apirilaren 6an, Nicolas Sarkozy jin litaike Baionarat. Lapurtar hiri nagusiko karriketan trumilka atxemaiten diren jendetxar eta terroristek xahutu dioten azken bidaiak frustrazioz beterik utzi zutenez, hautagai den lehendakariak erabakia hartu luke bere errebantxaren hartzerat, Xingar Feriaren karietara. Untsa informatuak diren iturrien arabera, Bar du Palais ostatutaren eskualdean behar luke pasatu …
Mar 30 2012
Bizi-k “Sarkozy kanpora, Milesker Baiona !” kanpaina bat bultzatzen du: Zuk ere, parte har ezazu !
ZERGAITIK KANPAINA HAU?[:]
Mar 30 2012
Bizi !-k euskararen ezagutza ofizialaren aldeko Deiadar manifestaldira parte hartzeko deia luzatzen du
Kultur aniztasuna ezinbestekoa zaio gizarte demokratikoari, aniztasun biologikoa ekosistemari bezainbat. Molde berdinean eta mekanismo berdinen bitartez, kultur aniztasuna mehatxatua da, aniztasun biologikoaren gisara eta premiazkoa da honen defenditzeko mobilizatzea. Martxoaren 31n, larunbatarekin, Bretainia, Okzitania, Altsazia, Korsika, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat hiritan, elgarretaratzeak burutuko dira Frantses Estatuko hizkuntz historikoen estatutu ofizial baten eskatzeko. Hizkuntz lege …