Asteazkena, uztailaren 25etik, iganderat, uztailaren 29rat: Egun guziz, 12:30etarik landa Patxokin! 23 bis, Tonneliers karrikan Baiona Ttipian Eguerdi guziz, euskal kantuaren topaketa + arroltze ta xingar Eta ohituretan sartua den afitxaketa kanpaina:
Jul 23 2012
Bizi! topatu Baionako Pestetan!
Asteazkena, uztailaren 25etik, iganderat, uztailaren 29rat: Egun guziz, 12:30etarik landa Patxokin! 23 bis, Tonneliers karrikan Baiona Ttipian Eguerdi guziz, euskal kantuaren topaketa + arroltze ta xingar Ekar zuen laguntza Bizi!ren pegatina eta afitxa ezberdinen zabaltzeko Baionako Pestetan: (Pegatina guzien ikusteko, klika hemen) Laguntzaileentzat xehetasun eta harremanak: 06 14 99 58 79 zenbakian! Eta, zatozte Pesten …
Jul 11 2012
Baionako Pesten egiteko beste molde bat
Bizi! mugimenduarentzat, Baionako Pestak momentu garrantzitsuak dira: Bertan, egunero, 200 000 pertsona pasatzen dira. Urtero, pestek irauten dituzten 5 egunetan, Bizi!k bertan sentsibilizazio kanpaina bat eramaiten du afitxa kolaketa masiboak, esku paper eta eranskailuak banatuz Baionako hiri erdigunean. Eta urtero, Bizi!k Iparraldeko militante progresista, ekologista, abertzale eta alternatiboen topagunea den taberna militante bat 5 egunez …
Jul 03 2012
Eta lanera autobusez edo trenez joaten banintz?
Bizi!k martxan ezartzen du kanpaina berri bat. Kanpaina horren helburua da, soldatapeko langileak informatzea beren enplegatzaileak behar dituela langileen etxetik-lanerako garraioen gastuen %50aren ordainketa bere gain hartu, baldin eta garraio horiek garraio publikoen bidez eginak badira. Bete behar hortaz, jendarte zabalean, arras gutti jakinean dira. Neurri horri buruzko xehetasun guziak – bai eta ere Baiona-Hendaia …
Jun 24 2012
Rioko Populuen Gailurran egon den ELA-Bizi euskal delegazioaren bilana: Gobernuek bizkarra ematen dute justizia soziala eta ekologikoari
ELA eta Bizi!k nahi dute gaitzetsi Rio+20aren karietarat gobernuek izenpetu duten Akordioa: exekutiboek justizia soziala eta ekologikoa errefusatzen dutela argi uzten dute. Adierazpen horrek ez du aurrerapen izpirik ekartzen jakinez sekulan baino beharrezkoa dela errotik politikaz aldatzera, Kapitalaren interesaren gainetik populuen interesak eta planetaren mugaren errespetua ezartzeko. Orokortasunez betea den dokumento bat da, ez …
Jun 22 2012
Rio+20 : “Bai Naturaren Pribatizazioari”: Naturaren merkantilizazioaren kontrako ekintza Miarritzeko BNP-n
Bizi! euskal mugimendu altermundialistako dozena bat aktibistek ekintza ikusgarri bat burutu dute ekainaren 22an ostiral hontan Miarritzeko hiri erdian kokatua den BNP bankuaren kontra, herriko etxetik eta komisaldegitik hurbil. Zurubi handi batekin bankuaren teilaturat igan dira eta eraikinaren aintzinaldea berriz estali dute alimaleko kanpo estalki batekin… nahiz eta banku agentziako zuzendariaren eta …
Jun 22 2012
Justizia sozialaren eta ekologikoaren aldeko Batukada
Ostegun honetan, ekainaren 21an, justizia sozialaren eta ekologikoaren aldeko besta eta aldarrikapen giroko batukada batek Baionako karrikak zeharkatu ditu Rioko Populuen Gailurreko mezuen jendarteratzeko. Desfilea capoeira (Brasilen esklabutza garaian afrikar populuek zuten dantza/borrokoa molde berezi bat) saio batzutaz osatua zen. “Rio+20: justizia sozialaren eta ekologikoaren aldeko Batukada” eskupapera banatua …