Jul 07 2016
Zero Zabor-i buruz plastikozko zakuen debekatzearekin
2016eko uztailaren lehen honetarik geroz (https://www.service-public.fr/professionnels-entreprises/actualites/008384), frantses legeak debekatzen du kutxetako plastikozko zakuen banatzea. Bestalde, uztailaren 3an ospatzen zen Nazioarte mailako Plastikozko zakurik gabeko eguna (www.journee-mondiale.com/392/journee-mondiale-sans-sacs-plastique.htm). Plastikozko zakurik gabeko mundu bati buruz duten ikuspegi amankomuna lagun, Bizi! ren Kontsumo Arduratsua – Zero Zabor lan taldea eta Surfrider-en euskal laguntzaileen ordezkaritza elkarlanean hasi dira oraino urrunago …
Jul 05 2016
49.3, Lan legea : izenpetu eta izenpetu arazi lehenbailehen!
Deia izenpetu, eta izenpetu arazi! AFPk dionez, Manuel Valls-ek behar luke astearte honetan, 15:00etan, hemizikloan adierazi 49-3 artikulua erabilia izanen dela lan lege proiektuaren onartarazteko bozkatzetik pasatu gabe, diputatu biltzarrean bigarren aldikotz pasatzerakoan. Ondorioz, guttiengoa duen lege honen pasatzea saihesteko, legebiltzarrean gelditzen den molde bakarra da zentsura mozio baten pausatzea. Horretarako 58 diputaturen izenpetzeak behar …
Jun 23 2016
Lan legearen kontrako militante bat zanpatua
Ekainaren 23an ostegun huntan 9:15ak airean, Jusqu’au retrait kolektiboko 50 bat militantek ekintza bat burutu dute Baionako suprefeturan. Lan legea eta gobernuak sindikatuen manifestaldia debekatzen entseatu izana salatzea zen asmoa. Poliziak suprefeturaren sarrerak hetsi zituen eraikinaren okupazioa eragozteko. Bainan Bizi!-ko 5 militantek barnera sartzea lortu dute, eta bertatik lan legearen kontrako mezuak agerian eman dituzte …
Jun 22 2016
Ez digute manifestatzea debekatuko!
Gobernuak sindikatuei debekatu berri die ostegun honetan, ekainaren 23an, lan legearen kontra manifestatzea. COP21aren karietara errefusatu dugun bezala justizia klimatikoaren aldeko elgarretaratzeen kontrako debekatze ezberdinenei obeditzea, ezin onartuzkoa da gure oinarrizko eskubide demokratikoen kontrako eraso hauen onartzea! Gobernu honek erabaki du lotsa gabe arizaitea (guttiengoa duen lege baten bortxaz pasatzea, jakinez lege horrek lege araudiak …
Jun 08 2016
Lan legea : Bizi ! eta Colette Capdevielle PS-en diputatuaren arteko gutun trukaketa
Colette Capdevielle-i, Pirinio Atlantikoetako 5. bozkaguneko diputatuari Baiona, 2016eko ekainaren 8an Gaia : zure 2016eko maiatzaren 27ko gutunari erantzuna Anderea, Gure maiatzaren 24eko gutun irekiari ekarri diozun erantzunaz eskertzen zaitugu. Alegeratzen gira zurekin guttienez bi jarreraren partekatzeaz: gure errefus amankomuna El Khomri legearen 2. artikuluari dagokionez. Honek zalantzan emaiten du Frantses Estatuan lan zuzenbidearen giltzarria …
Jun 03 2016
Euskal kostako diputatu andereak, zuek ere izenpetu ezazue lan legearen kontrako zentsura mozio ezkertiar eta ekologista
Euskal kostako Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux andere diputatuei zuzendua den petizioa Euskal kostako diputatu andereak, zuek ere izenpetu ezazue lan legearen kontrako zentsura mozio ezkertiar eta ekologista! Ekaina bukaera honetan, El Khomri lege proiektua berriz itzuliko da bigarren irakurketarentzat bertan aulkia duzuen diputatu biltzarrerat. Orduan gobernuak berriz ere erabiliko du 49-3 artikulua jendartearen, eragile sozialen eta …
May 27 2016
Bizi!-ren gutun irekia Euskal Kostaldeko alderdi sozialistako 2 legebiltzarkideei
Bizi!ren gutun irekia Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux-ri Bertan Bizi!k galdegiten die Lan Legearen kontrako ezkerreko zentsura mozio ekologista izenpetzea Bizi! 22, Cordeliers karrikan 64 100 Baionan Tel : 05 59 25 65 52 info@bizimugi.eu Sylviane Alaux, Colette Capdevielle, Pirinio Atlantikoetako 6. eta 5. bozkaguneetako legebiltzarkideei Baiona, 2016ko maiatzaren 24a, Gaia: …