Atzoko mobilizazio eguna Frantziako 20 Total estazioetan eta hemen Bidarten iragan da. Helburua Amazoneko koral uharriaren ondoko zilaketa bateri oposizioa erakustea zen. Greenpeace, ANV Cop 21 eta Biziko milintateek Total estazioak koral uharri batzuez apaindu dituzte. Segi dezagun uharri horren defenditzen.
May 27 2017
#Amazonreef”-aren defendatzaileei sustengua
Greenpeace, ANV-COP 21 eta Bizi! Total-en kontra mobilizatzen dira Amazonas-eko uharria defendatzeko Bidarteko autopistako Total ezantzategian eta Estatu mailan 18 hiritan mobilizatu dira larunbata honetan, maiatzaren 27an, Amazonas-eko uharrien parean Total-ek duen zilatze proiektuaren kontra. Greenpeace-eko militanteak, bai eta Action non-violente COP 21 (ANV-COP 21) eta Bizi!-koak, orotarat 20 ezantzategi bestelakotu dituzte koralezko uharritan… …
May 26 2017
Elkarrekin, engaiamendutik ekintzara!
Trantsizio ekologikoari buruzko bilkura publikoa Hendaian, maiatzaren 31n, 18:00tan, Bizi! eta Hendaiako Herriko Etxeak antolatua Hendaiako Herriko Etxeak eta Bizi! mugimenduak antolatzen dute herritar bilkura bat, herriaren mailan trantsizio ekologikoa aipatzeko eta aintzinarazteko Asteazkenean, maiatzaren 31n, 18:00etan, Hendaiako Autoport gelan, Bizi!-ren Hitza hitz batzordea etorriko da Iparraldeko hainbat Herriko Etxe eta bereziki Hendaiakoa 2014tik geroz …
May 11 2017
Bizi!-ren Biltzar Nagusia, maiatzaren 13an iraganen da, larunbatarekin
Bizi!-ren Biltzar Nagusia, maiatzaren 13an iraganen da, larunbatarekin, 15etarik 18ak arte Baionan iraganen da, 20. Cordeliers karrikan. BNko usaiako bilanez eta geroko perspektibez gain, Bizi !-ko kideen artean elkartzeko parada ederra ere izanen da. Alabaina, talde ttipitan solasean aritzeko tarte bat antolatuko dugu, eta gero, Patxokian, aperitifa eder bat partekatuko dugu, Bizi !-ko laguntzaileen bestaren …
May 01 2017
Maiatzaren Lehena Baionan : Desfile koloretsua, faxismoaren eta diruaren erreinuaren kontra
Kasik 600 pertsonek osatu duten jende lerro koloretsu batean, euripean, desfilatu dute «faxismoaren eta diruaren erreinuaren kontra» Bizi! mugimendu altermundialistak deiturik, Baionako karriketan Maiatzaren Leheneko usaiako desfilearen karietara. Kolore biziekin jantziak ziren manifestariek tindaturiko maskarak edo kolorezko oihal zati luze batzu zeramatzaten. Jende lerro bereziki dinamikoak arrazismoaren, faxismoaren eta kapitalismoaren kontrako kolore guzien batasuna irudikatzen …
Apr 28 2017
Astelehena, Maiatzaren Leheneko Manifa
Kolore bizi eta guziak, faxismoa eta kapitalismoaren kontra
Apr 27 2017
Astelehena, Maiatzaren Leheneko Manifa – Kolore bizi eta guziak, faxismoa eta kapitalismoaren kontra
Bizi!k deitzen du astelehen honetan, maiatzaren lehenean, 10:30tan Baionan manifestatzerat (hitzordua, Santizpirituko zubiaren puntan, Geltokiaren aldean) ondoko lemarekin : «Faxismoaren kontra eta diruaren erreinuaren kontra, gure alternatiba: elkartasuna!». Denak kolore bizi eta batuak dituzten jantzi eta oihalekin parte hartzerat deituak zirezte. Molde horretan gure errefusik ahal bezain argiena adieraziko dugu kapitalismoari eta kolore aniztasun handienarekin aurre …
Apr 24 2017
2017ko Frantses Estatuko Presidente hauteskundeak
Faxismoaren kontra eta diruaren erreinuaren kontra, gure alternatiba: elkartasuna! Bizi!k konduan hartzen ditu Frantses Estatuko Presidente hauteskundeetako lehen itzuliko emaitzak. Front National alderdia, lehen itzulian berean ikusterat botzen %21,43a lortzen, guretzat izigarri kezkagarria da. Europar Batasuneko hamar bat herritan lehen alderdia den eskuin muturraren igotze hau etengabe behar dugu borrokatu, Ber maneran, ulertu behar dugu …
Apr 11 2017
Appel commun contre la venue de Marion Maréchal Le Pen
Lizeoko edo unibertsitateko ikasle gira, aktibitatean, erretretan edo langabezian gira, elkarte, sindikatu edo alderdiko militante gira ; ozenki erran nahi dugu gaurko krisiari aurre egiteko herriek ez dutela aterabiderik atzemanen eskuin muturrarekin. Lehenbailehen bildu behar gira eta elgarrekin mobilizatu behar gira eskuin muturrak duen ideologia okaztagarria borrokatzeko. Eztabaida demokratikoaren arauak errespetatzen ditugu eta atxikiak gira …
Apr 04 2017
Apirilaren 8an, denak Bakegile!
Bakegileek 2017ko apirilaren 8ko Armagabetze Egunarentzat egin duten Deiari bere sustengua ekartzen du Bizi! Mugimenduak Astelehenean, 2017ko apirilaren 3an, Baionan: Bakegileek, 2017ko apirilaren 8ko Armagabetze Egunarentzat egin duten Deia Bizi! Mugimenduak sustengatzen du eta ekimen honetan parada historiko bat ikusten du Euskal Herrian bake zuzen eta iraunkor batentzat oinarri sendoen pausatzeko. Bizi! mugimenduak, Bakegileek, 2017ko …