Elkarrekin, engaiamendutik ekintzara!

Trantsizio ekologikoari buruzko bilkura publikoa Hendaian, maiatzaren 31n, 18:00tan, Bizi! eta Hendaiako Herriko Etxeak antolatua Hendaiako Herriko Etxeak eta Bizi! mugimenduak antolatzen dute herritar bilkura bat, herriaren mailan trantsizio ekologikoa aipatzeko eta aintzinarazteko Asteazkenean, maiatzaren 31n, 18:00etan, Hendaiako Autoport gelan,  Bizi!-ren Hitza hitz batzordea etorriko da Iparraldeko hainbat Herriko Etxe eta bereziki Hendaiakoa 2014tik geroz …

Continue reading

Bizi!-ren Biltzar Nagusia, maiatzaren 13an iraganen da, larunbatarekin

Bizi!-ren Biltzar Nagusia, maiatzaren 13an iraganen da, larunbatarekin, 15etarik 18ak arte Baionan iraganen da, 20. Cordeliers karrikan. BNko usaiako bilanez eta geroko perspektibez gain, Bizi !-ko kideen artean elkartzeko parada ederra ere izanen da. Alabaina, talde ttipitan solasean aritzeko tarte bat antolatuko dugu, eta gero, Patxokian, aperitifa eder bat partekatuko dugu, Bizi !-ko laguntzaileen bestaren …

Continue reading

Maiatzaren Lehena Baionan : Desfile koloretsua, faxismoaren eta diruaren erreinuaren kontra

Kasik 600 pertsonek osatu duten jende lerro koloretsu batean, euripean, desfilatu dute «faxismoaren eta diruaren erreinuaren kontra» Bizi! mugimendu altermundialistak deiturik, Baionako karriketan Maiatzaren Leheneko usaiako desfilearen karietara. Kolore biziekin jantziak ziren manifestariek tindaturiko maskarak edo kolorezko oihal zati luze batzu zeramatzaten. Jende lerro bereziki dinamikoak arrazismoaren, faxismoaren eta kapitalismoaren kontrako kolore guzien batasuna irudikatzen …

Continue reading

Astelehena, Maiatzaren Leheneko Manifa

Kolore bizi eta guziak, faxismoa eta kapitalismoaren kontra

Astelehena, Maiatzaren Leheneko Manifa – Kolore bizi eta guziak, faxismoa eta kapitalismoaren kontra

Bizi!k  deitzen du astelehen honetan, maiatzaren lehenean, 10:30tan Baionan manifestatzerat (hitzordua, Santizpirituko zubiaren puntan, Geltokiaren aldean) ondoko lemarekin : «Faxismoaren kontra eta diruaren erreinuaren kontra, gure alternatiba: elkartasuna!». Denak kolore bizi eta batuak dituzten jantzi eta oihalekin parte hartzerat deituak zirezte. Molde horretan gure errefusik ahal bezain argiena adieraziko dugu kapitalismoari eta kolore aniztasun handienarekin aurre …

Continue reading

2017ko Frantses Estatuko Presidente hauteskundeak

Faxismoaren kontra eta diruaren erreinuaren kontra, gure alternatiba: elkartasuna!
 Bizi!k konduan hartzen ditu Frantses Estatuko Presidente hauteskundeetako lehen itzuliko emaitzak. Front National alderdia, lehen itzulian berean ikusterat botzen %21,43a lortzen, guretzat izigarri kezkagarria da. Europar Batasuneko hamar bat herritan lehen alderdia den eskuin muturraren igotze hau etengabe behar dugu borrokatu, Ber maneran, ulertu behar dugu …

Continue reading

Appel commun contre la venue de Marion Maréchal Le Pen

Lizeoko edo unibertsitateko ikasle gira, aktibitatean, erretretan edo langabezian gira, elkarte, sindikatu edo alderdiko militante gira ; ozenki erran nahi dugu gaurko krisiari aurre egiteko herriek ez dutela aterabiderik atzemanen eskuin muturrarekin. Lehenbailehen bildu behar gira eta elgarrekin mobilizatu behar gira eskuin muturrak duen ideologia okaztagarria borrokatzeko. Eztabaida demokratikoaren arauak errespetatzen ditugu eta atxikiak gira …

Continue reading

Apirilaren 8an, denak Bakegile!

Bakegileek 2017ko apirilaren 8ko Armagabetze Egunarentzat egin duten Deiari bere sustengua ekartzen du Bizi! Mugimenduak Astelehenean, 2017ko apirilaren 3an, Baionan: Bakegileek, 2017ko apirilaren 8ko Armagabetze Egunarentzat egin duten Deia Bizi! Mugimenduak sustengatzen du eta ekimen honetan parada historiko bat ikusten du Euskal Herrian bake zuzen eta iraunkor batentzat oinarri sendoen pausatzeko. Bizi! mugimenduak, Bakegileek, 2017ko …

Continue reading

Panama Papers-en lehen urtebetetzea kari Bizi-ren ekintzaren bideoa

Panama Papers-en urteburua ospatzeko, Bizi!k BNPa berriz beztitzen du

Astelehenean, 2017ko apirilaren 3an, Bizi !ren 25 militantek osoki kukutu dute Donibane Lohitzuneko BNP-ren agentzia bat 468 afitxen bidez, BNP-k 468 offshore konpainia sortu zituela ezagutarazi zuen «Panama Papers»-en urteburuaren karietara. Ekintza hori burutua izan da aulkien herritar errekisizioetan parte hartu duen Florent Compain, Amis de la Terre-eko lehendakaria den bigarren Aulki Bahitzailearen epailearen aitzinean agertzearen …

Continue reading