Baiona, urriaren 7a – Baiona Ttipian Alternatiba 2018k, alternatiben herrixkak, oraino bizi bizia, jarraitzen duelarik, arrakasta lortu du nazioarte mailako hedadura duen klima gertakari honek. 200 pertsonalitatek, herritarrek milaka eta ehunka elkarte eta alternatiba eramailek beren presentziarekin markatu dute eguna eta sistema aldatzeko deia eginen dute klima nahasmenduaren gelditzeko gertakariaren bururatze ekitaldian. Baionako bihotza pilpilean dugu: …
Oct 06 2018
Hamar milaka pertsona igurikatzen dituzte Baionan, Alternatiba 2018 kari
Baiona, Urriaren 6a – Alternatiba 2018ko ekitaldiak goiz honetan hasi dira, Baionan: klimaren aldeko gaitzeko mobilizazio asteburu hau jadanik ohiz kanpokoa izango dela ageri da. 9:30ean, lehen hitzaldiak hasi dira, mukurru beteak ziren gela batzuetan. Hiru eta lau lekuko bizikletak, Parisetik ekainaren 9an abiatu direnak, Donostiatik abiatu dira; Aquarius itsasontziaren eta itsasoan sokorritzen diren migranteen …
Sep 16 2018
Alternatiba 2018: Laguntzaile behar gorria !
Baionan iragan Alternatiba 2013-k gaitzeko oihartzun eta ondorioak ukan ditu. Gertakizun sortzailea eraiki du eta laguntzaileek garrantzi handia ukan dute arrakasta honetan! Geroztik 150 herrixka baino gehiago sortu dira. Ondorioz 700 000 jende baino gehiagok parte hartu dute gertakizun horietan. Klimari buruzko aipagaietan, 2018 urtea apustu garrantzitsu batzuen urtea izanen da, izan dadin mundu mailan …
Aug 31 2018
Larunbata, urriaren 6ko egitarauaren aitzin-agerraldia Baionan!
Hona hemen 2018ko Alternatiba itzulia Baionara heltzearekin batean eta 2018ko Alternatiba asteburuaren karietara urriaren 6an, larunbatarekin, eginen diren mahai-inguru, hitzaldi, ekintza eta animazioetako batzuk. Urriaren 7ko egitarau mardulagoa, publiko eginen da egun zenbait barne. Urriak 6 larunbata, Baionako fakultatean : Urriaren 6eko egun horretan, jende ainitz irudikatuak dira eta lekuak mugatuak dira. Horretarako aholkatua da …
Aug 28 2018
Prentsa agiria – Nicolas Hulot-ren kargu uztetik landa Bizi!k mobilizaziorako deia egiten du urriaren 6 eta 7rako Baionarat.
Bizi! euskal mugimendu altermundialistak kontuan hartzen du Nicolas Hulot, Trantsizio ekologiko eta sozialaren ardura duen Estatu ministroaren kargu uztea eta mobilizazio orokorraren premia azpimarratzen du larrialdi klimatiko eta ekologikoari aurre egiteko. Nicolas Hulot-ek baieztatzen du ez dela gehiago urrats ttipien garaia. Alabainan, gaur egun behar da mobilizazio orokor bat, bai erabaki hartzaileen aldetik, bai …
Jul 17 2018
2018ko Baionako bestak Bizi!-rekin
Jul 14 2018
Uztailaren 14an: 200 pertsona ibiltzen dira Hendaiako etorkinen erretentzio zentrora
Baionatik Hendaiaraino Bizik antolatutako etorkinekilako elkartasunezko ibilaldian 200 pertsonatik goitik parte hartu dute uztailaren 13 eta 14an. Etapaz etapa, pasarazten zen lekuko-makil batek bazuen barnean Cédric Herrou militanteak idatzitako mezu bat, Hendaiako Erretentzio administratibo zentroaren aitzinean irakurria izan dena. Honek hobengabeen presondegiratzea eta gizatasunaren eta haurridetasunaren baloreen ukoa salatzen zuen. Ibiltariek, une honetan legebiltzarrean eztabaidatzen den Geriza-Immigrazioa …