Emmanuel Macron-en 4 argazki eraman dituzte klima aktibistek

Klima, justizia soziala, non da Macron? Emmanuel Macron-en 4 argazki eraman dituzte klima aktibistek Otsailaren 21a ostegun goiz hontan, Bizi eta Action Non Violente-COP21 klima mugimenduko talde batzuek Macron Lehendakariaren-ren 4  argazki ofizial hartu dituzte, Parise, Ustaritze Lyon,  eta Miarritze-ko herriko etxeetarik. Ekintza horien bidez, Macron lehendakariaren ekintza eza salatu nahi izan dute, larrialdi klimatikoa …

Continue reading

Moriba Koivogui kasua: ez dugu etsiko!

  64 Departamendua, Baionan, Euskal Herrian bizi den Moriba Koivugui ginear umezurtz gaztearen kontra errabiaturik ari da duela urte bat. Jakin behar da eginak izan diren bi hezur neurketek, bere nortasun dokumento ofizial guziek eta bere aitaren eta amaren heriotze agiriek frogatzen dutela adingabea eta umezurtza dela. Departamenduak, publikoki eta hainbat aldiz gaitzetsiak izan diren …

Continue reading

Moriba-ri sustengo bideoa

Baionako René Cassin lizeoko ikasleek, Moriba haien adiskidearen sustenguz egin duten bideoa deskubritu ezazue ! Sustut zuen sustengoa adierazteko aukera duzue ere, petizio hori izenpetuz: hemen

Auzi desleial baten buruan, Dei auzitegiak Moriba Koivogui adindun deklaratzen du

Prentsa Agiria Auzi desleial baten buruan, Dei auzitegiak Moriba Koivogui adindun deklaratzen du Kasazio errekurtsoa eta elkarretaratzea ostegun honetan otsailaren 14an, 18:30etan Departamenduaren Baionako Egoitza Nagusiaren aitzinean Baionako Cassin Lizeoan eskolatua den Moriba Koivogui ginear gazteari buruz Dei auzitegiaren erabakia asteazken honetan, otsailaren 13an, hartua izan da. Erabakiak dio Moriba adinduna dela eta dudan ezartzen du …

Continue reading

Etorkinekin elkartasuna: elkarretaratzea Baionan, ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan

Prentsa Agiria Etorkinekin elkartasuna, haiek, gu dira! Elkarretaratzea, ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan, Departamenduaren Egoitza Nagusiaren aitzinean, Baionan Baionako Cassin Lizeoan eskolatua den Moriba Koivogui ginear gazteari buruz Dei auzitegiaren erabakia asteazken honetan, otsailaren 13an, hartua izanen da. Justizia konbentzitzeko Moriba ez dela ez umezurtz eta ez adingabea, 64 Departamenduak plantan eman dituen gehiegikeri eta …

Continue reading

Lizeoko ikasleak elkarrekin orain, bihar bizitzeko

Bioaniztasuna kolpez erortzen ari da, klimarekin lotuak diren hondamendiak gero eta gehiago gertatzen dira, milioika pertsona beste lurralde batzuetara migratzera behartuak dira… Jendartea bere galerara buruz doa lasterka. Duela 50 urte pasa zientifikoek abisua eman ziguten hurbil dugun lehertzeaz baina arazo klimatikoak ondoko belaunaldiak bakarrik hunkituko balitu bezala jokatzen segitzen dugu. Mundu honetako boteretsuek, botere …

Continue reading

Bideoa: Jurassic Plastik ekintzaren irudiak ikusgai

Jurassic Plastic ekintzaren bideoa, Kontsumo Zero Zabor taldearen eskutik, otsailaren 2a larunbatarekin, gainestalgi soberakinen eta plastikazko estalgiratzeen salatzeko.  

JURASSIC PLASTIK: Gainestalki soberakinen eta plastikoaren desagertze masiboaren aldeko ekintza

[🔴 EKINTZA] Goiz honetan, Angeluko Supermerkatuan, Bizi!ko 21 militanteek errefusatu dute elikagaien industriak eta supermerkatuek inposatzen dituzten gainestalki plastikoen erostea. Elikagaiak berrerabilgarriak diren ontzi eta zakuetan ezarri dituzte, ahantzi gabe ondotik kesetan haien identifikatzeko barra kodeak atxikitzea. Supermerkatuan hara hona ibiltzean, hurbiletik jarraituak ziren kartoinez eta gainestalkiz egina zen Tirex batetaz, bukatua izan behar litaiken …

Continue reading

Zer gordetzen du 64 Departamenduak?

Bizi!k susmatzen ditu justiziaren hutsegite batera eramaten ahal duten jukutriak Ostegun honetan, urtarrilaren 31n, Bizi! mugimendua agertu da 64 Departamenduko Paueko Egoitza Nagusira, bertan gaitzesteko Departamenduak Moriba Koivogui, Baionan eskolatua den ginear umezurtz gaztearen aurka erakutsi duen gehiegikeria. 64 Departamenduak dudan ezartzen duelarik gazte hau umezurtz dela, eta instituzioak diolarik azken honek aitortu lukeela 22 …

Continue reading

Ekologia eta kapitalismoari buruz 10 egun formakuntza

Formatu eta ekin Euskal Herriaren eta munduaren eraldaketa sozial eta ekologikoaren alde « Euskal Herria trantsizioan » Ikastaldia Bizi! eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturik Izena emaiteko, klika hemen! Otsailaren 22 arratsetik, ostiralez, martxoaren 3ko igande arte, Donibane Garazin (Baionatik beretik trenez juntatzen ahal da) Formakuntzaren 3 memento garrantzitsuak: 1) Lehen asteburua (otsailaren 22tik, ostiralez, otsailaren 24ko igandera): …

Continue reading