2020ko Herrietako hauteskundeen bezperan, astelehena, martxoaren 2tik, larunbata, martxoaren 7ra, herritar martxa handia abiatuko da Mauletik Baionara, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren Ituna sustengatzeko. Martxa manifestazio batekin bururatuko da martxoaren 7an, larunbatarekin, 15:00etan Baionan. Petizio baten bidez Ipar Euskal Herriko biztanleek jadanik babesten duten Itunak herrietako eta hiriguneko hautetsiek dituzten kontrol beso edo ahal garrantzitsuekin gauzatzekoak diren klimaren …
Jan 09 2020
Trantsizio ekologikoa : zertan da zure herria ?
2014an, Ipar Euskal Herriko biztanleen ¾ ordezkatzen duten 30 herrietan hautatutako zerrendek, beren hiria edo herria trantsiziora ekartzeko neurriak ezartzeko engaiamendua hartu zuten. Bizi-ren Energia Trantsiziorako Itunean eta klima-energiaren tresna kutxan hautatutako ekintza horiek ongi gauzatu zirenez egiaztatzeko, Hitza Hitz batzordeak jarraipen lana egin du 6 urtez. Berrikitan, batzordeak bere ebaluazio txostena ( https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/01/Rapport-bilan-des-engagements-2014-2020.pdf ) …
Dec 20 2019
Garraiobide berrien aldeko lan taldea : ekintzek fruituak ematen dituztenean
Ez dugu barkatzen 2019 urtea bukatzen ari da eta Garraiobide berrien aldeko lan taldearendako lehenengo bilana egiteko aukera da. Azken hilabeteak aberatsak izan dira mugikortasun iraunkorra (autobusak, txirrindulariak, oinezkoak) sustatzeko ekintza eta mobilizazioetan. Gure hautetsien baitan eginiko presio honek badu eragina eta jadanik garaipen batzuen itzala baino gehiago ikusten ari gara gure jomugan ! Horrek …
Dec 18 2019
Bizikutzu 26 – 2019ko abendua
Maitatzea, ekitea da. Victor Hugo – Olentzero, otoi Baina zer da ohidura hau? Ikazkin bat, erdi mozkorra gainera, haurrak bisitatzen dituena… Nolako eredua: gehienik kutsatzen duen energia fosila! Haize-sorgailuak, panel fotovoltaikoak, ados, baina ikatza… Zorionez, ohidura gaitzesgarri hau orekatzeko, egiazko Bizarzurik, Coca Cola enpresa transnazionalak asmatutakoak, kontsumo gizarteak egiten duen hoberena ukanen du bere bizkarreko …
Dec 14 2019
Helburua 700 kide 2020 urtea hasteko !
10 urte Bizi-k mundu zuzenagoa eta iraunkorragoa defendatzen duela eta hori bere kide guziei esker. Bizi elkartean kidetzea, gure ekintzetarako ahalak sendotzea da, kide sariak gure diru sartze garrantzitsuenak baitira. Bizi-k botere publikoetatik aske izan nahi du eta bere funtzionamendu osoa finantzatzeko gogoa du. Bizi elkartean kidetzea, gure ahotsa indartzea eta gure proposamenei pisu handiagoa …
Dec 08 2019
Klima: 433 txirrindularik desobeditzen dute BAB hiribidean
Klimaren aldeko nazioarteko eguna: 433 pertsonak desobeditu diote BAB hiribidean bizikletaz ibiltzeko debekuari Igande honetan, abenduaren 8an, 433 bizikletarik BAB hiribidea okupatu dute, 2 orenez, nazioarteko klimaren aldeko eguna kari. Horren bidez, hiribide hortan bizikletaz ibiltzeko debekua hausten zuten, elkarteek azkarki eztabaidan ezartzen baitute. COP25aren erdian, herritarrek beren hautetsiei dei eginez, gainetik etorriko denaren zain …
Dec 05 2019
Klima-energia arloan 2014an hartu engaiamenduen gauzatzeari buruzko bilana
Loturik atxemanen duzue frantses Estatu mailan parebagea den lan baten fruitua (ikus hemen: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2019/12/Rapport-bilan-2014-2020.pdf). Hau da, 6 urteko herritar jarraipen lanaren Bilan Txostena. Txosten honek pundua egiten du 2014ko martxoko hauteskundeak aitzin Iparraldeko Herrietako hauteskundeetarat aurkeztu ziren zerrendek hartu engaiamenduen gauzatzeari buruz. Engaiamendu horiek hartu zituzten zerrendek larrialdi klimatikoa eta justizia soziala gaiak jorratzen dituen Bizi! elkarteak …
Dec 02 2019
Klimaren aldeko nazioarteko eguna: Bizi!-k auto gidariei kontseilatzen die BABko hiribidetik ez iragatea
Txirrindularien manifestazio bat antolatua da BABko hiribidean abenduaren 8an, igandearekin, Klimaren aldeko nazioarteko egunaren karietara. Auto gidariei eskatzen zaie bide horretarik ez pasatzea 10:30 eta 12:30 artean, berant ibili nahi ez baldin badute, bizikletek hain segur BABko hiribide osoa hartuko baitute. BABko hiribidea hiriguneko bide nagusietarik da. 7 km luze da, Aturriren eta Biarritzeko aireportuaren artean. Ordokia da eta …
Nov 30 2019
Autobus/bizikleta bide bat kentzen dute, Bizi!k berriz ezartzen du!
Larunbat honetan, azaroaren 30ean, COP25aren irekitzearen bezperan, 23 ekintzailek, San-Leon biribilgunetik goiti Maréchal Soult ibilbidera zoan eta kendua izan zen autobus/bizikleta bidea berriz ezarri dute. Elkarteko kideek zolako estaldura laranja bat, hasieran bertan zen autobus bideari erreferentzia egiten ziona, eta bide gaineko autobus/bizikleta markak tindatu dituzte. Bizik! horrela nahi zuen gaitzetsi larrialdi klimatikoaren testu inguruan …
Nov 25 2019
Abenduaren 5an, mobilizazio soziala, bai eta ere ekologikoa!
Osteguna, abenduaren 5a jada aitzin ikusten da momento erabakigarri bat bezala 1945etik geroz plantan den eredu sozialaren kontra gobernuak daraman erasoaldia geldiarazteko. Mobilizazio zabal bat antolatua izaiten ari da erretreten erreformaren kontrako greba interprofesional honen karietara. Bizik bere militante eta laguntzaileak deitzen ditu bertan osoki parte hartzerat gure babes eta elkartasun eredu sozialaren defendatzeko, baina …