Herrian Bizi – Se Loger au Pays plataformak bere lehen Biltzar Nagusia antolatu du ekainaren 4 huntan Hiriburun. Joan den azaroaren 20eko manifestaldia antolatu dituen 32 antolakundeek osatua da plataforma, 8000 pertsonak bildu zituen Baionako karriketan, etxebizitzaren eskubidearen alde. Manifestaldiak ondorioak izan zituen. Martxoaren 5ean, Euskal Elkargoak bozkatu zuen araudi berri bat, konpentsazio sistema berri …
May 27 2022
Ekainaren 4an, larunbatez: Etxebizitzari buruzko Foroa!
2021eko azaroaren 20ko etxebizitzaren aldeko mobilizazioaren segidan eta ” HERRIAN BIZI – SE LOGER AU PAYS” plataformaren sortzearen karietara, gure lurraldea hunkitzen duen etxebizitza krisiari buruzko foroa antolatzen da ekainaren 4an, larunbatez, 9:30etarik goiti. 📍 Foruma 9:30etatik 20:00ak arte iraunen du Hiriburun (La Perle gela) 09:30: «Se loger au Pays / Herrian bizi» …
May 19 2022
EH Burujabe, hitzaldi eta sketchnote-aren bidez
2018an Biziren baitan abiatua, Burujabe, lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioaren proiekatuak bere prestaketak segitzen ditu. Funtsari dagokionez, sail berriak aitzin ikusten dira eta berrikitan, 2022ko apirilaren 16an, egin hitzaldiak tokiko alternatiben eta burujabetza konkretuen arteko loturak aztertzea ahalbidetu du. « Tokiko alternatibak, burujabetza konkretuaren bermeak » hitzaldiko hitz hartzeak entzun: Txomin Poveda, Soziologian doktorea eta …
May 19 2022
EUSKAL HERRIA: HARRERA LEKUA ALA OZTOPO LURRALDEA ?
Politika arloan dauden immigrazioaren azpijokoen parean, “Gure herriak elkartasuna du izena”, “Zubiak ez harresiak” bezalako kanpainak antolatu dira Euskal Herrian, mugaz gaindiko beste lurralde batzuk gomitatuz. Nonahi, gizatasun harremanak garatzen ari dira, eta elkartasun sareak ehundu dira, historiak erakutsi dizkigun ideia okaztagarrien gorakadari ihardukiz. Azken lehendakaritzarako hauteskundeek aurkari bakar bat hautatzera behartu gintuzten, “immigrazio asiloa”, …
May 17 2022
Atxik data: uda honetan, parte hartu klima eta justizia soziala Egonaldian uztailaren 14tik 17ra!
Atxik data: Iparraldeko hirugarren klima eta justizia soziala Egonaldia 2022ko uztailaren 14tik 17ra iraganen da, ostegunetik igandera! Aurten Bizik eta Aldak elkarlanean antolatuko duten asteburuan klimaren eta justizia sozialaren aldeko borrokari buruzko bai eta klimaren erronka altxatzeko estrategia eta ekintza moldeen inguruko hainbat formakuntza segitzen ahalko dira. Klima eta justizia soziala Egonaldia larrialdi klimatikoari eta …
May 16 2022
Bizi!: Biltzar Nagusia, Koordinaketa berria eta etortzekoa den ekitaldi berria
Biziren urteko Biltzar Nagusia. larunbat honetan, maiatzaren 14an, iragan da. Ekintzetan aberatsa izan den urtearen eta ia aho batez onarturiko txosten moral eta finantzarioaren laguntzaz, mugimenduak bere Koordinaketa berria bozkatu du. Biltzar Nagusiak ia aho batez onartu du iragan den urteari buruzko ohiko txosten finantzario eta morala. Azken urte hau bereziki bizia izan da presidentetzarako …
May 12 2022
Bizikutzu 40 – 2022ko maiatza
Ez da alternatibarik Margaret Thatcher Editoriala Beraz, Margaret Thatcher, Britainar lehen ministro ohiak arrazoia zuen! Hemendik goiti ez dugu gehiago hauturik. Trantsizio ekologikoa ezinbestekoa da, orain eta nonahi. GIEC aditu elkartearen azken txostenak hori oroitarazten digu beste behin. Hemengo eta beste nonbaiteko herritarrak osoki jabetzen dira arazo horretaz. Ez gaude ez elkorrak ez itsuak txosten …
May 01 2022
Maiatzaren Lehena Baionan: 2500 pertsona mundu justu, jasangarri, solidario eta baketsu baten alde!
Manifestaldi bateratu batek 2500 sindikalista, klimaren aldeko militante, gazte, feminista, migranteekin solidarioak diren pertsona eta herritar bildu ditu Baionako karriketan, Maiatzaren Lehenaren karietara. Zinez koloretsua, 2022ko ibilaldia giro animatu eta alaiak markatu du. Alda, Bizi!, CFDT, CGT, EBA, Etorkinekin, FSU eta LABek sinatzen zuten manifestaldi bateratuaren buruko pankartak “Mundu justu, jasangarri eta solidario baten alde: …
Apr 22 2022
Maiatzaren 1eko manifestaldia: AHT, espekulazioa, gazteen eta jendarte herrikoien etxetik kanpo igortzeari, ez!
Bizi mugimenduak, 8 erakundek (Alda, Bizi!, CFDT, CGT, EBA, Etorkinekin, FSU eta LAB-ek) deitzen duten manifestaldi bateratuan parte hartzeko deia luzatzen du. Bizik manifestaldi honen animazioan parte hartuko du AHT proiektua eta azken honen eragina gure lurraldea jadanik gogorki jotzen duen etxebizitza krisian salatuz. Agenda politikoaren lehen lerrora itzuliz, klimatizida den proiektu hau abiadura bizian …
Apr 21 2022
AHT: GPSO proiektuaren finantzaketa plana, Jean-Jacques Lasserre gaizo ala alegia gaizo?
Ostegun honetan, apirilaren 21ean, Bizi! eta CADE-ek prentsa aitzineko bat antolatu dute Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluko presidenteak GPSO finantzaketa plana sinatzearekin eta departamentuaren deliberoekin diren kontraerranak salatzeko. Izan ere, hasteko eta bat gogoratu behar da CD64ak, 2021eko abenduaren 16ko deliberamenduan, finantzaketa planaren eredua onartu zuela, 54 milioi euroko mailaraino, linea berrietarako.Balore hori onartu …