Bizi!k bere lagun eta kide guziak deitzen ditu mobilizatzerat otsailaren 18an ostegunarekin, Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartearen eta Michel Berhocoirigoin bere lehendakariaren kontrako auziaren kari. Denak elgarrekin numbrean izan behar gira Paueko auzitegiaren aintzinean 13:00tan, elkartze askatasuna aldarrikatzeko eta EHLGk garatzen duen laborantza iraunkor eta herrikoia defendatzeko. Autobusez joaiteko, txartelak erosi behar dira egin ahala …
Feb 09 2010
Le Monde-ko artikulua : Klimaren militanteak mobilizatuak egoiten dira Kopenhagetik landa
LE MONDE | 08.02.10 | Comment rebondir après Copenhague ? La question ne se pose pas seulement aux diplomates et aux gouvernements, mais aussi au mouvement social. Elle a été au coeur des discussions du collectif Urgence climatique, justice sociale, réuni à Paris samedi 6 février. [:]
Feb 07 2010
Larrialdi ekologikoa eta justizia soziala eguna!
Treinen bidezko merkantzien garraioaren suntsitzea, kamioien garraioaren haunditzeko: Baionan mobilizazioa! CGT, Bizi! Mugimendua eta CADE-k, ingurumenaren defentsarako tokiko elkarteen federazioak ehunka pertsona mobilizatu dituzte arratsalde osoan Baionan “Wagon isolé”aren desagertzearen eta treinen bidezko merkantzien garraioaren suntsitzearen kontra. [:]
Jan 27 2010
Otsailaren 6an larunbatarekin, ezohizko mobilizazio eguna Baionan!
Bizi ! mugimenduak jendartea deitzen du larunbata, otsailaren 6an, Baionara mobilizatzea ahal bezain bat izaiteko goizaldean laborarien ondoan, eta arratsaldean trenbidetako langileen ondoan. Elgarrekin larrialdi klimatikoarentzat deiadar eginen dugu eta justizia soziala aldarrikatuko dugu, guretzat eta gure haurrentzat jendarte eta planeta bizigarri baten defendatzeko! Goizean, 11:00etan, giza kate erraldoi batek René Cassin, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren …
Jan 26 2010
Merkantzia hausteari buruzko l’Humanité-ren artikulu bat
Artikulua irakurtzeko, azpiko irudian klika ezazu :
Jan 26 2010
EUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARA-ren HILABETEKO MINTZALDIA : Klima aldaketaren kontrako borroka
Urtarrilaren 29ª ostirala, gaueko 9 tan, Ainiza Monjolosen. (Elgarrekin autoz joaiteko hitzordua finkatua da Pyrénnées ostatuan, San Andres plazan, 20:00tan : elkarrizketa zerrendaren bidez abisatu etorri nahi duzuenez (zehaztu auto bat duzuenez eta zenbat lekurekin). Jean Stéphane DEVISSE-ek animatutako mintzaldia WWF erakunde internazionalean, klima aldaketa, energia eta lurralde antolaketa lan sailetaz arduratzen da Jean-Stéphane DEVISSE. …
Jan 21 2010
Euskal Herriko Laborantza Ganbara : Mobilizazioaren garaia da
40 pertsona bildu dira Bizi!k antolatu Euskal Herriko Laborantza Ganbararen proiektua eta historiari buruzko bilkurarat, Michel Berhocoirigoin laborariak animaturik. EHLG elkartearen kontrako dei auziari begira mobilizazio deia zabaldua izan da. 2 hitzordu nagusi : -urtarrilaren 31an igandearekin 11:00etan Baiona ttipian (Pelletier-Chaho plazan) : Mutxikoak EHLGren sustenguz eta ondotik zintzur bustitze herrikoia -otsailaren 6an larunbatarekin 11:00etan …
Jan 21 2010
AHTren kontrako manifestaldia Hendaian larunbat huntan urtarrilaren 23an 16:00tan
Larunbata huntan urtarrilaren 23an Hendaian 16:00tan, AHTren kontrako manifestaldia iraganen da. Bizi!k parte hartuko du bere « Lurraren suntsiketa…abiadura haundian » salatzeko treinarekin bainan ere merkantzia-garraioen eta tokiko garraioen hilketa irudikatuko duen hilobi batekin, AHTk irensten duen diruztatzearen ondorio bat baita hau. Bizi!k deia zabaltzen du bere laguneri manifestaldi hortan parte hartzerat eta Bizi!ren treinan …