Miarritzeko Ama Birjina Notre Dame des Landes-ekin solidario !

Ostiral honetan, azaroaren 23an, goizeko 9ak30etan, Bizi ! (bizimugi.eu) mugimendu altermundialisteko ekintzaileak Miarritzeko Ama Birjinaren harkaitzerat igan dira eta bertan kartel eta banderola batzu ezarri dituzte Notre Dame des Landes-eko okupatzaileekiko elkartasuna erakutsiz.

Bertan irakurtzen ahal zen «La Vierge de Biarritz solidaire de Notre Dame des Landes» (« Miarritzeko Ama Birjina Notre Dames des Landes-ekin solidario ! ») edo ere « Non a l’Ayraultport !” eta “Non à l’expulsion de Notre Dame des Landes”.

Bizi! mugimendu altermundialistak irmotasun haundienarekin gaitzesten du Notre Dames des Landes-eko okupatzaileen kanporatzeko 500 jendarmeen igortzea.

Jean-Marc Ayrault-ren gobernua itsuski tematzen ari da laborantza lurretan diren ehunka hektare bonba klimatiko batean aldatzeko! Horren lortzeko, errepresio basatia duda izpirik gabe erabiltzen du jendarte neurritsu eta jasangarriago baten eraikitzeko borrokan ari direnen kontra.

Notre Dame des Landes-ek uzkailketa klimatikoaren saihesteko borrokaren Larzac-a bilakatzeko heina du eta bilakatu behar du. Uzkailketa hori datozen hamarkadetan preparatzen ari da eta humanitatea, existitzen denetik geroz, gainditu beharko duen desafiorik garrantzitsuena izanen da.

Bizi!k deitzen du protesta eta elkartasun ekintzen biderkatzerat datozen egunetan, hori posible den gune guzietan. Gure ekarpena eginen dugu.

Horrez gain, baraualdi bat eginen dugu 24 orduz gure Baionako Cordeliers karrikako lokalean, ostirala, azaroaren 30eko arratseko 18 :00etarik, larunbata, abenduaren 1eko 18:00k arte, NDDLeko aireportu berriaren proiektuaren kontra eta Bordale-Hendaia arteko AHT bide berriaren kontra. Zuk ere, parte har ezazu !

Ostirala honetan berean, azaroaren 23an, arratseko 18:00etan, denak NDDL-eko proiektuaren aurkakoekilako sustengu elkarretaratzerat, Baionako Suprefeturaren aintzinerat!

 

Bizi!, 2012ko azaroaren 23an, Baionan