Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruz kargualdi bukaerako bilana egiteko Biziko Hitza Hitz batzordea Herriko Etxeek 2020tik geroz plantan eman ekintzen bilketa lana egiten ari da. Gaur lehen erantzunak argitaratzen ditu.
31 Herriko Etxek beren informazioak komunikatu dituzte 2025eko martxoaren 18n, jarraipena egina den 56 Herriko Etxeetan: Anhauze, Azkaine, Azkarate, Aiherra, Banka, Basusarri, Baiona, Bidarte, Biriatu, Kanbo, Zaro, Ezterenzubi, Gabadi, Gamarte, Hazparne, Irulegi, Jatsu, Makea, Mugerre, Baigorri, Donibane Lohizune, Donazaharre, Donibane Garazi, Arrosa, Donapaleu, Hiriburu, Sara, Urketa, Urruña, Uztaritze, Milafranga.
Herritarrei gomita luzatzen zaie beren Herriko Etxeari ekintzak jakinarazteko eska dezaten, oraindik egin ez badute.
Jadanik 31 Herriko Etxek helarazi badute galdaturiko informazioa, 3.500 biztanletik gorako 7 herrik ez dute oraindik daturik partekatu: Angelu, Arrangoitze, Biarritz, Bokale, Ziburu, Hendaia eta Senpere.
Horregatik, iragarritakoaren arabera, Bizik CADA/ADEB Administrazio Dokumentuak Eskuratzeko Batzordearen gana jo du, astearte honetan, martxoaren 18an.Dokumento administratiboetan sarbidea ukateko batzordea administrazio-botere independentea da, administrazio-dokumentuetara eta artxibo publikoetara sarbidea ukatea bermatzeaz eta informazio publikoa berrerabiltzeaz arduratzen dena.Elkarteak bertan behera utziko du CADA/ADEB-i egin Herriko Etxe bati buruzko galdea azken honek itxoinak diren informazioak hel araziko dizkiolarik Biziri.
DataForGood-ekin elkarlanean egin mapa
2020an 46 zerrendak gehiengoa lortu zuten beren Herriko Etxean Metamorfosi Ekologikoaren Ituna sinatu ondoren! Larrialdi klimatikoaren aitzinean, Hitza Hitz batzordeak 2.000 biztanletik gorako sinatzaile ez diren 10 Herriko Etxeren ekintzen jarraipena egitea ere erabaki du. 2021ean 1. txostena egin ondoren, 2023an kargualdi-erdian bigarren txostena egin ondoren, kargualdi bilan hau herritarrak beren herriaren eta lurraldearen egoera ekologiko eta sozialaz informatzeko parada izanen da. Emaitzak, plazaratuak izanen dira 2025eko irailaren 23an.
Urtarril bukaeran jarraipen-orriak igorriak izan zitzaizkien tokiko kolektibitateei eta martxoaren 7a baino lehenago erantzunen itzultzea galdatua zen. Bizik mapa baten bidez partekatzen ditu orain arte lortu erantzunak. Herritarrak gomitatuak dira beren hautetsiak kontaktatzera horretarako plantan eman den tresnaz, azken hauek ez badute oraino erantzunik eman.
Hain zuzen ere, azken epe bat eman zaie kolektibitateei: apirilaren 25a arte badute, berantenik, Begirale ekologikoek kargualdiko bilan txostena egiteko erabiliko dituzten jarraipen fitxak betetzeko.
Ene Herriko Etxea galdekatzen dut
Galdaturiko adierazle gehienak interes orokorreko datuak dira, 2016ko errepublika digitalaren legearen arabera, berez irekiak izan behar dutenak eta herritarrek libreki eskuratzeko gisan izan behar dituztenak, berdin, jadanik sarean argitaratuak 3.500 biztanletik goitiko kolektibitateen webgunean. Horregatik, iragarritakoaren arabera, Bizik CADA/ADEB Administrazio Dokumentuak Eskuratzeko Batzordearen gana jo du, astearte honetan, martxoaren 18an.
Ene Herriko Etxeak ez du erantzun eta dudan ingurumen arloko informazio eskubidea errespetarazi nahi dut? Galdekatzen dut beherean den tresnaren bidez, apirilaren 25a baino lehenago erantzun dezan.
Ene Herriko Etxeak erantzun bat igorri du eta xehetasunak gehitu nahi dizkiot, ekintza bat nabarmendu nahi dut edo kontraerran bat agerian eman nahi dut. Hitza Hitz lan taldearekin harremanetan sartzen naiz posta elektronikoz hemen: hitzahitz@bizimugi.eu.
Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, hemen klikatu edo gurekin harremanetan sartu hitzahitz@bizimugi.eu helbide elektronikoan informazio gehiago lortzeko.