Max Brisson, departamenduko UMPren idazkariari, Bizi!ren gutun idekia.

  Tokiko prentsaren bidez gogorki arizan zira gure kontra. Zure hitzen arabera, leporatzen diguzu « Sistematikoki Errepublikako Lehendakaria den Nicolas Sarkozy jaunaren zikintzea edo haren ospea kentzea » horren bidez plazaratuz gure egiazko itxura « ezker muturrarena », hots nahi den guziaren itxura salbu fartsa ezpiritudun elkarte ekologista gisako batena. (ikus: http://www.eitb.com/fr/infos/politique/detail/868249/bayonne–ump-agace-degage-sarkozy-bizi/ ).
 
  Nola Bizi!k « Sarkozy kanpora, Milesker Baiona ! » kanpaina nahi duen jarraitu, datozen egun eta asteetan, eta nola ez dugun nehondik ere nahi horrek zutan sor dezan sabeleko ultzera bat edo tentsio arterial mailaren sekulako goititze bat, nahi dizugu gutun ideki honen bidez zonbait elementuren errelatibizatzeko parada eskaini:
 

1)  Kanpaina honen karietarat ez dugu inondik ere aurpegi berri bat plazaratzen, zeren Bizi !ren lehen ekintzetarik baten helburua, 2009ko uztailan, izan zen Biarritzeko UMPren egoitza berriz apaintzerat afitxa polit batzurekin non ageri zen «Gehiago lan egin = Gehiago satsutu. Igandetako lanari ez!». Hori egina izan zen UMPko gehiengoak parlamentuan bozkatu zuelarik igandeko pausaren indargabetzea ahalbidetzen zuen legea. 2010eko martxoan, Nicolas Sarkozy jada karikaturizatu ginuen, Laurence Pariso, MEDEF-eko buruarekin xanpaña edaten, Karbono Taxa eta Ingurumenaren Grenelle-aren ehorzketen ospatzen ari zirela. Ber maneran, karikaturizatzen jarraitu dugu erretretaren adinaren atzeratzearen aurkako mugimenduaren garaian, non erakutsi ginuen Nicolas, eskuz esku Guillaume bere anaiarekin. Guillaume delarik erretreta pentsio pribatuen sustatzailea, hots erretretaren erreformaren lehen irabazlea! Eta beste parada ainitzetan ere!
 
      

[widgetkit id=5765]

 
  Okasione eta denbora guzi hortan, zuk diozun bezala, Bizi! agertu bada elkarte gisako bat bezala tokiko jendarte eta hautetsientzat, horrek berdin xinpleki erran nahi du Nicolas Sarkozy-ren politika dela errotik ezatsegina eta onarpenik gabekoa!
 
2)  Ez dugu gure burua muturretako militantetzat jotzen, baina alderantziz, errotik moderatu, pragmatiko, humanista eta errealistatzat. Guretzat, muturrekok jokaeraren ezaugarri bat da erraiterat « Ingurumena, hasia da gure aspertzen ! » komunitate zientifikoak abisatzen gaituelarik molde ezin ofizialago batean abiadura haundian ari girela klima aldaketa erraldoi bati buruz. Muturreko joera bat da beti pentsatzerat gero eta fiteago murruaren gainerat joaiten ahalko girela, 3 planeta kontsumituz, bat bakarrik dugularik, jendarte barnean ezberdintasun sozialen haunditzerat, aberatsenen zergen ttipitzerat eta horrek sortzen duen zor publikoaren ordainketa pobreener ordainaraztea. Muturreko joera bat da ere « gehiago lan eginaraztea » jada lan bat dutenak, 5 milioi pertsona lanik ezin atxemanez ari direlarik. Brisson jauna, hobe litzateke gure eskertzerat, muturreko joera horiek guziak borrokatzen baititugu !
 
  Gutun ideki honek lortu badu zure iritziz aldarazterat eta zure lasaitzerat, orduan gomitatzen zaitugu gurekin irri egiterat eta lasaitzerat apirilaren 28an larunbatarekin, goizeko 11etan Baionako Merkatuan iraganen den «Sarkozy kanpora, Milesker Baiona!» kanpainaren atal berriaren karietarat. Ikusiko duzu, on egiten du untsasko «laxatziat », bost urtez hein hortako bortxa sozial, ekologiko eta askatasun-desagertzailearen ondotik!