Maiatzaren Leheneko
Manifestaldia Baionan
Bizi!-ren desfilea Bertokiratzearen alde
Bizi! mugimendu altermundialistaren deiaren haritik 270 pertsonek parte hartu dute ekonomiaren bertokiratzearen aldeko desfilean, Baionako karriketan gaindi mila pertsona baino gehiago bildu dituen Maiatzaren Leheneko ohiko manifestaldiaren barnean.
Koloretsua eta musikaz animatua zen Bizi!-ren «Bertokira dezagun» jende lerroan, trikitixak, batukada bat, deslokalizazioak salatzen zituen Hip-Hop eszena ibilkari bat, AHTaren aurkako traktore bat, ezohizko pankartak eta banderolak bertokiratzeko molde ezberdinen aintzinean emaiteko: kutxa zerga, euskoa, AMAP-ak laborantza herrikoi eta iraunkorra, energia berriztagarriak eta deszentralizatuak, etab. topatzen ahal ziren. Bai eta ere bertokiratzea sinbolizatzen zuen orga bat non tokiko laborantzaren ekoizpenak zerbitzatuak ziren manifestariei, sagarno upel ibilkaritik trago bat hartzeko parada eskainia zelarik ere!
Bizi! elkartearen aburuz, bertokiratzea, ber denboran erronka soziala da (enplegua, gizarte babesa, lurralde biziak,…) eta erronka ekologikoa (garraioen ttipitze haundia, neurritasun energetikoa, ingurumen ikuspundutik garantia hobeagoak,…).
Batukada lagun, eslogan ezberdinak oihukatuak izan dira, hara nola: « Bertokiratzea, trantsizioa, aldaketa, hemendik abia!», «Herrian bizi, Herrian lan egin!», «Lana, bizi, trantsizioa… herrian», «AHTren kontra, bertokiratzea», «Aberastasuna banatu! Kapitalismoa borrokatu!», “Bertokiratzea bide bakarra!”; “AHT, IKEA, ‘ta haien mundua pikutarat !” ; “Bertokiratzeko, erabili eusko!”; “Laborantxa iraunkorra, herrikoia, bertakoa!”
Argazkiak zuen hedabideetan erabiltzeko
behar dituzuen eskubide guziekin dira