Klima-ren aldeko argazki erraldoia, igandean, agorrilaren 1an!

10-10-10 egunaren aldeko deiaren egiteko erabilia izanen den argazki erraldoi batek 100 pertsonatik goiti bildu ditu Baionako Bestetan.

Hainbat ONG (GKE edo Gobernuz Kanpoko Erakundek), bereziki 350.org-ek, Nazioarte Mailako dei bat igorri dute, mundu osoan mobilizatzeko, 2010eko urriaren 10an, hots 10-10-10an, Berotegi Efetuko Gasen Isurketen ttipitzeko %10ez 2010etik beretik (aldaketa klimatikoaren kontrako mundu mailako mobilizazioen karietara, eta besteak beste presioa egiteko Cancun-eko gailurrean iraganen diren negoziaketen gain).

Nazioarteko dei honi erantzunez, 1000 ekintza jada ari dira eginak izaiten, 117 herri ezberdinetan. Haien artea, bat Euskal Herrian iraganen da, Baionan, eta Bizi! mugimenduak antolatuko du.Alternatiba izena hartuko du, eta alternatiben herrixka izanen da.

Alda dezagun sistema, eta ez klima! Mundu berria gaurdanik martxan !

Argazki gehiagorentzat, klika ezazu:
[:]