Larunbata honetan, maiatzaren 25ean, 60 pertsonek parte hartu dute euri pean Garaziko Klimaren aldeko martxan, “Klima: Hitzetik ekintzara / Une autre mobilité, ici et maintenant!” banderolaren gibeletik ibiliz. Martxa aitzin, Txirrindiraultza bat iragan zen Ahatsatik abiatua, 27 txirrindularik parte hartzen zutelarik, geldi gune ezberdinetan argi utziz gure eskualdean zein ziren “dena autoz” den mugikortasunaren arloko alternatibetan gibelapenak (bizikleta biderik ez, babes edo gune berezirik ez bizikleten uzteko, inongo informaziorik autoari alternatiben aitzinean emaiteko, etab.) . Klimaren aldeko martxa pedagogiko eta aldarrikatzailea bururatu da hitz hartze batekin (artikuluaren bukaeran osorik atxemanen duzuena) non azpimarratua zen larrialdi klimatikoaren egoera eta beste mugikortasun baten alde gure lurraldean zehazki ekiteko premia! Martxaren karietara, Garazin gaindi txirrindularen tokari buruzko galdezketa bat osatu dute parte hartzaileek. Zuek ere osa gustian galdezketa hemen klikatuz!
Hitz hartzea:
GIEC en adituen arabera, lurraren berotzean 1,1 gradura gira jada.
Iaz, 1,1 gradu igoerarekin laborantzan %12 eta 20 eko galerak egon dira.
Temperatura igo einean laborantzan galerak handituko dira, eta goseteak ugarituko. Gosete hauek herrialde pobreenak joko ditu aurrena, gatazka eta errefuxiatu klimatiko andana bat sortuz. Guk errefuxiatu hauer ongi etorria eman beharko diegu, era duin eta zuzenean.
Bestalde, munduko biztanlegoaren erdia kostaldeetarik gertu bizi da, eta uraren mailaren igotzea adituek uste zutena bainan fiteago ari da gertatzen.Honek zera ekarriko du ;
– Euskal Herriko kostaldearen igadura eta uholdeen arriskua
– Laborantza lurren gatzatzea eta uholdeen ondorioz milioika jendearen mugitzea
– Zentral nuklearren arriskua hauen hozteko ur falta edo uholdeengatik, adibidez 99ko ekaitza kari Blayais eko zentrala uholde batek urez bete zuen eta Bordeleko hiria hustutzekotan egon ziren.
Honetaz gain, iparraldeko lur izoztuak –permafrost delakoak- urtutzean metanoa askatzen dute, CO2a bainan 25 aldiz negutegi efectu handiagoa sortzen dutenak. Behin hauen askatzearen hasita, honek sorturiko berotasunak are gaz gehiago askatzeaarazten du, amaigabeko espiral batean. Behin 2 graduak pasata honen gertatzearen harriskua bada, honen gelditzerik ez dugula izanen ahal.
2030 edo 2035ean iritsiko gira 1kakots5 gradura, hemendik hamar urtera eta populazioaren erdia, 4 miliar pertsona, beroz, gosez, egarriz edo eritasunez hiltzeko harrisku handian egonen dira.
Gehiegizko berotzearen azkartzea sahiesteko 1kakots5 graduren pean behar gira mantendu.
Sistima behar dugu aldatu eta honek dakarren bizimoldea. Hau egin daiteke autoaren eta hegazkinaren erabilera murriztuz, hauen ordez beste mugitzeko erak badirenenan, edo bertako mozkinak erosiz beti supermerkatura joan ordez.
Orain behar gira hasi.
Honengatik hasi dugu gure martxa txirrindulaz, jendeari mugitzeko beste erak erabiltzeko aukera behar direlako eskaini, ez dena autoz beti egiteko. Eta hemen instituzioek ere bere lana badute, bakarkako autoa ez den beste mugitzeko erak nabarmenki lagunduz ; oinez, txirrindulaz, auto partekatzeaz, autobus edo trena bultzatuz.
Horregatik eskatzen dugu ;
-Herrietan eta herrien arteko bideetan bertako biztanlegoa gaz emisiorik gabe eta segurtasun osoz mugi daitezen bideetan lekua egin dadin. Bizi osasuntsuago eta atseginago baten hasiera izan liteke.
– Ahaxe, Donazaharre, Ispoure eta Donibane Garaziko herriko etxeei beraien herrietan txirrindulaz ibiltzeko arazoei erantzun dezaten.
Bukatzeko, ANV-COP 21 eko 6kideen gogoeta egin nahi dugu, klimaren larritasunaren aurrean Macronen erantzun eza salatzeko haren portreta kentzeagatik auziperatuak direnak. Maiatzaren 28an Bourg-en-Bresseko tribunalean izanen dira eta 5 urteko gartzela arriskua dute « vol en reunion » akusaziopean. Justiziak klimaren arriskuen aurrean deus egiten ez dutenak behar ditu jarraitu, eta ez « lanceur d’alertak »
Alda gaitezen, gure ingurua aldatzera lagundu dezagun.
Eta ere, sistima alda dezagun, ez klima !