Duela hainbat hilabete, Hitza Hitz-eko begiraleak jantokietan janari osasuntsu eta ekologikoagoen ukaitearen aldeko kanpaina egiten ari dira. 2020an, 46 Herriko etxek eta Euskal Elkargoak Kolektibitateko jantokietan ekiteko engaiamendua hartu zuten, tokiko menu biologikoekin eta hautu begetarianoarekin. Baina joan den irailean, asteko bazkari begetarianoari dagokionez, 9 jangela ikusi ditugu oraindik legezko gutienekoen azpitik. Gainera, jarraituak diren 15 hirietatik 2k bakarrik ez omen dute Proteinen Dibertsifikazio Plan eraginkor bat. Duela 4 urte baitezpadakoa den plan honek animalia-proteinaren partea murriztea eta landare-proteinarena handitzea du helburu.
Egun animalia-produktuen gehiegizko kontsumoak eragin handia du haurren osasunean eta hunkitzen dituen lurraldeetan.
Geldirik egotearen arrazoiak?
🗯️ “Haurrek ez dituzte plater begetarianoak maite”, “ez dugu Lurraren beste aldetik datozen soja ultraprozesaturik nahi”, “eskasak ukanen dituzte”. Ohituren eta aurre-iritzien nahasketa handia..
Eta hala ere, posible da!
Gure ikuspegia oso inspiratua da eredugarri den Herriko Etxe batetarik, Mouans-Sartoux-k, jadanik 2 bazkari begetariano eskaintzen baititu astean eskola-umeei (2022ko % 50eko helburua).
Bere arrakastaren gakoa?
Jantokiko eragile guziak integratuz ekitea.
Haurrak sentsibilizatzea baserritarrak bisitatuz, jantoki zerbitzetakoak formatuz, gurasoendako eta biztanleendako kultur ekitaldiak, hori guzia beren lurraldea garatzeko determinatuak diren hautetsien bultzadari esker!
Hori da eztabaida honen inguruan bizkortzen saiatuko girena, 01/28an, larunbatarekin, goizeko 10etan, Bidarteko Jean Jaccachoury eskolan, Berrua karrikan, Bidarten.
Haurren osasunarentzat eta klimarentzat, animalia produktu gutiago eta hobeak!