Herriko Etxeetako eta Euskal Hirigune Elkargoko Hautetsientzat formakuntzak – METAMORFOSIAREN ITUNA

Biziren Hitza Hitz batzordeak metamorfosi ekologikoaren aldeko engaiamenduen gauzatzearen jarraipen lana hasten du Ituna izenpetu duten 880 hautetsiei formakuntza proposamen bat luzatuz, praktikan eman beharko dituzten neurrien gauzatzean haiei laguntza ekartzeko .

Herriko Etxeetako eta Hirigune Elkargoko 880 kontseilari hautetsi bilakatu dira aurtengo Herriko Etxe eta Hirigune mailako hauteskundeetan Bizik proposatu Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren aldeko Ituna izenpetu ondoren.

Hitza Hitz lan taldeak eskertzen ditu harekin harremanetan sartuz, beren herriaren metamorfosi ekologikoari hasiera emateko duten borondate deliberatua erakutsi duten Herriko Etxeetako taldeak. Lehen fase batean, Itunaren neurrien gauzatze zehatzean hautetsien laguntzeko, formakuntza eskaintza bat proposatzen du. 

Programa hori deklinatzen da hilabetean egun batez, IparEuskal Herriko gune ezberdin batean eta Itunaren gai bat jorratzen du aldi bakoitzean, tokiko aktoreen eta berezituak diren lekuko handien parte hartzearekin. Posible da formakuntzaren parte batera bakarrik izena ematera. Lehen formakuntzak bakarkako autoaren erabilpenarekiko alternatiboak diren mugikortasunak barnekaldean jorratuko ditu eta ostiralean, urriaren 30ean iraganen da.

Hautetsien formakuntza lotua da ordezkaritzaren gan datzan demokraziaren ibilmolde printzipioekin. Sistema demokratiko horrek suposatzen badu edozoin pertsonak bere herritarrak ordezkatzen ahal dituela hautagarritasunaren baldintzen errespetuan, usu ahanzten dugu, izigarri zorrotza den aktibitate bat dela, konpetentzia bereziak eta egokituak diren formakuntzak galdegiten dituena.

Metamorfosiaren Ituna Ipar Euskal Herriarentzat proiektu handinahia da eta garrantzitsua da hautetsiak formakunza ukan dezaten beren kargualdia hasteko.

Finantzamendu eskema

Bi baliabide edo molde badira Hautetsientzat diren formakuntzen finantzatzeko. Xehetasun gehiagorentzat: https://cedis-formation.org/le-droit-a-la-formation-des-elu-es-locaux/  

Izen emateak

Izen emateak sarean egiten dira, formakuntza bakoitzarentzat den izen emate dokumentoarekin.

Lehen formakuntzarentzat den izen ematea jada sarean da: https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-toutes-les-mobilites-alternatives-a-la-voiture-solo-au-pays-basque

Beste formakuntzentzat izen emateko dokumentoak laster sarean aurkitzen ahalko dira

Xehetasunak

Xehetasun gehiagorentzat Bihar Insitutua deitu 07 61 86 72 27 zenbakian edo contact@institut-bihar.org helbidera idatz

Hitza Hitz lan taldea harremanetan sartuko da laster Ituna izenpetu duten hautetsiekin Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren gauzatzearen jarraipenaren desmartxaren ondoko pausuei buruz.