Herriko bozetako lehen itzulitik landa, Metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu zuten 34 zerrenda hautatuak izan dira!

34 herriko etxe(*) guttienez Bizi! elkarteak proposatu Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu zuten herriko taldeetaz kudeatuak izanen dira. Alabainan, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetu duten  34 zerrenda herriko bozetako lehen itzulitik landa hautatuak izan dira. 

Beste 12 herritan, Ituna izenpetu duten  33 zerrenda buruk beren zerrena atxikitzen dute bigarren itzuliarentzat.  Bizik deia luzatzen du hautesleei bozkatu aitzin so egin dezaten beren hautuko zerrendak ea Ituna izenpetu duen (hemen:  pacte2020.bizimugi.eu ).

Ondorengo herrietaz hari gira:

AZKAINE: Pierre Clausell zerrenda, Jean-Louis Fournier zerrenda, Jean-Louis Laduche zerrenda, Bénédicte Luberriaga zerrenda, Gorka Taberna zerrenda; BAIONA:  Mathieu Bergé zerrenda Jean-René Etchegaray zerrenda,  Henri Etcheto zerrenda, Jean-Claude Iriart zerrenda; BIARRITZ :  Maider Arosteguy zerrenda, Guillaume Barucq zerrenda,   Brice Morin zerrenda,Nathalie Motsch zerrenda, Michel Veunac zerrenda ; BOKALE: Dominique Lavigne zerrenda,  Marie-Ange Thébaud zerrenda; HENDAIA:  Pascal Destruhaut zerrenda,  Kotte Ecenarro zerrenda, Laetitia Navarron zerrenda; ITSASU:  Mikel Hiribarren zerrenda,  Jean-Paul Iturburua zerrenda ; MAULE :  Beñat Elkegaray zerrenda,  Michel Etchebest zerrenda, Louis Labadot zerrenda; SENPERE:  Jean-François Béderède zerrenda,  Dominique Idiart zerrenda ; URKETA :  Raymond Darricarrère zerrena; URRUÑA :  Philippe Aramendi zerrenda ; UZTARITZE:  Bruno Carrère zerrenda,  Bruno Cendrès zerrenda, Dominique Lesbats zerrenda.; ZIBURU :  Eneko Aldana-Douat zerrenda  Dominique Duguet zerrenda;

Bigarren itzulia iraganen den herri horieta, Bizi!k noski deitzen du Ituna izenpetu ez duten zerrenden gaztigatzea.

Herriko etxeen eta elkargoaren mailan azken finean hautatuak diren zerrendek hartuak ukanen dituzten engaiamenduen gauzatzearen jarraipenarenaz arduratzen den Hitza Hitz batzordeak bere lana jarraituko du datozen asteeetan eta zabaltzekoxedea du. Batzorde hortan parte hartu nahi luketen pertsonek jadanik ezagutarazten ahal dituzte beren xedeak helbide honetan:  comite.hitzahitz@gmail.com.

(*) Aiziritze, Aiherra,  Aldude, Anauze, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Banka, Behaskane, Bidarte, Biriatu,  Donazaharre, Donibane Garazi, Donapaleu, Eiheralarre, Ezpeleta, Ezterenzubi, Gabadi, Gamarte, Hazparne, Hiriburu, Irulegi, Izura, Jatsu, Kanbo, Lehuntze, Liginaga-Astüe, Milafranga, Mugerre, Muskildi, Pagola, Sara, Urepele, Zaro