Gure lurraldea publizitatetik babes dezagun!

2025. urtea biziki garrantzitsua izanen da publizitateari dagokionez. Lehen aldikotz araudi batek (hPTA) euskal hirigune elkargoko 158 herriak behartuko ditu. Haren edukia ekainean bozkatua izanen da.

Bazterrak mugitzen hasiak dira bi urteko funtsezko lan eta ekintzaren ondotik. Gure proposamenak sinesgarri eta egingarritzat ezagutuak dira, eta puntu hau ez da gehiago eztabaidatzen. Hautetsi batzuk haietaz inspiratzen dira eta publizitatea egiazki mugatzea eskatzen dute.

Baina deusek ez digu segurtatzen borondate politikoak gehiengoa bilduko duenik eta eztabaiden emaitza gure aldekoa izanen denik. Publizitate sistemak interes boteretsuen babesa du. Herri mobilizazioa erabakigarria izanen da Ipar Euskal Herriko publizitatea mugatzeko!

Aurkezpen orri bat sarean dago orain. Argumentuak, hPTA-ren aurkezpena, kolektiboaren proposamenak, jokatzeko molde desberdinak : dena han da!