EUSKAL ELKARGOAN ZER? 👀 EHE-k mublatu turistikoen konpentsazio printzipioa bozkatu du!

Txalotzen dugu Euskal Elkargoko hautetsien %80k baino gehiagok (173 botz alde – 8 botz kontra – 33 abstentzio) martxoaren 5ean larunbatean mublatu turistikoen konpentsazio printzipioa onartzea.

Horrek erran nahi du, “tentsio-eremuan”n* diren Iparraldeko 24  herriko etxeetan, eta ekainaren 1etik aitzina, jabeek alokairuko etxebizitza klasiko bat sortu beharko dutela turismorako bat alokatzeko eskubidea lortzeko.

Kanpaina bizi baten ondorioa izan den neurri honek mublatu turistikoen kopuruaren azkarki igotzea gelditzen du. Igotze horrek 2016az geroztik, 16.000 eta 20.000 etxebizitza artean ordezkatzen ditu, gero eta zailago delarik tokiko biztanleentzat bertan aloitzerat.

Etxebizitza: erronka klimatikoa

Guretzat, Euskal Herrian denendako eskuragarri den etxebizitzak larrialdi ekologikoak eta klimatikoak kontuan hartu behar ditu.

Izan ere, ezinbestekoa da lurraldeko biztanleei beren jarduera-lekuetatik hurbil bizitzea ahalbidetzea, horretarako:

  • Mugatu biodibertsitatearentzat kaltegarriak diren joan-etorriak, kutsatzaileak, BEG sortzaileak, energia-kontsumitzaileak, estresa iturriak, lur artifizializatzaileak eta hiri-hedapen  sortzaileak baitira.
  • Hiriak eta herriak bizirik atxiki.

Horrez gain, lur biziduna babestu behar da:

  • Lurraldearen elikadura burujabetza hobea izateko laborantza-ekoizpen-gaitasunak atxiki eta garatu
  • Ura xurgatzeko ahalmena zaindu (uholdeen kontrako borroka, higaduraren kontrako borroka, etab.)
  • Biodibertsitatea zaindu
  • Karbonoa xurgatzeko ahalmenak atxiki

Eta azkenik, habitataren eragin ekologikoak murriztu behar dira bizi-ziklo osoan (eraikuntzan, erabileran, eraispen edo desegitean):

  • Etxebizitzari loturiko kutsadura murriztu (osasun eta ekologia arloan ondorioak)
  • Etxebizitzarekin lotuak diren BEG isuriak murriztu
  • Baliabide berriztaezinen erabilera mugatu
  • Hondakinen ekoizpena mugatu
  • Neurritasun energetikoa garatu (eragin ekologikoak eta ekonomikoak)

* Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Jatsu, Lehuntze, Larresoro, Mugerre, Donibane Lohizune, Hiriburu, Urketa, Urruña, Uztaritze, Milafranga.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.

Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: