Eskala guzietan geldirik egotea

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea.

→ Miliar bat pertsona itsasoaren mailaren igoerak mehatxatua edo ≪bakarrik erdia? Angeluko Cavaliers-ren sektorea gaur egungo egoeran (ttipiz) eta + 3ºC-kohipotesiarekin (handiz).

Duela 30 urte baino gehiago, Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeko (IPCCko) zientzialariek politika arduradunak abisatzen dituzte hainbat txostenekin, eta, abisua gero eta premiazkoago bilakatzen da: berotegi-efektuko gasen emisioak ez badira molde masibo eta lasterrean murrizten, tenperaturak gora joanen dira eta hondamendi klimatikoak (bero-boladak, oihansuteak, uholdeak, ur-maila igotzea…) biderkatuko eta areagotuko dira. Hainbat lurralde ezin bizizkoak bilakatuko dira eta ekosistemak betiko suntsituak edo fundituak. Alta, diskurtsoak aldatu badira ere, erantzun politikoa geldirik egoetaren eta egitekoak beti atzeratzearen artean dabil. Berotegiefektuko gasen (BEG) isuri globalak gora egiten ari dira eta «klima aldaketa bizkortzen eta areagotzen ari da» «aurrekaririk gabeko» abiaduran IPCCren arabera. Jadanik +1,2ºC-tan gira eta sekulan Estatuek COP21ean hartu Estatu-mailako engaiamenduak errespetatzen badituzte, +2,7ºC-ra goaz.

COP26a eztabaidaren erdian delarik, zer espero da Estatuek hartu engaiamenduetarik, jakinez momentuz, Gambiak bakarrik bere engaiamenduak errespetatzen dituela? Frantses Estatua, duela gutti Estatu Kontseiluak horregatik gaitzetsi du, ez baita 2050erako karbono neutraltasunaren 1 engaiamenduarekin bateragarria den ibilbide batean.

→ Azken 800.000 urteetan CO2 eta metanoaren (CH4) kontzentrazioa atmosferan, milioiko zatitan (ppm) neurtua. Izotzean harrapatua den gasetan espezialista den Thomas Bauska zientzialari ingelesak eginiko datuen bilduma: “Gure zilindro formako izotz laginak, 800.000 urtekoak dira, Lurrak industria-iraultza baino lehen ez zituela inoiz 300 ppm CO2 eta 815 ppb CH4 gainditu argi uzten dute”.

Testuinguru honetan, helburu hori ezin da lortu, zuzenean edo zeharka BEGen isurketen %50aren erantzule diren tokiko kolektibitateen parte hartzea gabe. Kolektibitateek tokiko mailan deklinatu behar dute ber mailako anbizio bat eta buru belarri lotu lanari. Gaur egun ez da Euskal Elkargoaren kasua, honek, “errealismoarengatik”, ez baitu karbono neutraltasunerako ibilbidea hartzen. Alta bere lurraldeak baditu Frantses Estatuko batez bestekoa baino karbonoa harrapatzeko gaitasun handiagoak dituzten karbonoputzuak (oihanak eta pentzeak bereziki). Alta, Lille Métropole edo Grenoble Alpes Métropole bezalako beste lurralde batzuek karbono neutraltasuna dute helburu eta inportazioei loturiko isurketak murrizteko ekintzak ere antolatzen ari dira. Euskal Elkargoaren anbizioak oraingoz ez badira egoeraren araberakoak, lehen txosten honek, segituak diren 56 herrien eta Euskal Elkargoaren ekintzak aztertzea proposatzen du, bertako biztanleendako lurralde bizigarria segurtatzeko gai den metamorfosi ekologiko bati buruz joateko.

Herrien emaitzen deskubritzeko edo Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren egoerari buruzko 2021eko Txostenaren kontsultatzeko : xehetasun gehiago.

Begirale ekologiko bilakatzeko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo sar gurekin harremanetan hitzahitz@bizimugi.eu helbide elektronikoan informazio gehiago lortzeko.