Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola?

“Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola? ” mahain inguruan, 25 parte hartzaile izan dira haien artean justizia soziala eta larrialdi ekologikoa Bizkaian uztartzen dituzten hainbat elkarteren ordezkariak (Sukar Horia, Ekologistak Martxan) eta tokiko elkarte ekologisten ordezkariak (Butroi Bizirik, Makatzak) bai eta ere Jauzi Ekosoziala, Hego Euskal Herriko elkarte ekologisten sareko animazio taldeko kideak.

Iñaki Barcena, EHUko irakaslea eta Jauzi Ekosoziala sareko militantea (ikus haren Iritzi artikulua hemen: https://bizimugi.eu/eu/energia-berriztagarriak-bai-hemen-eta-orain-baina-nola) denak, aurkezpen moduan azaldu digu nola erabaki duten mahai-inguru hau antolatzea Bizkaian Energia Berriztagarrien Jauziaren deklinatzeko , “Energia berriztagarriak, bai, hemen eta orain, baina nola? gaiaren inguruan, sare militante ezberdinek energia berriztagarriak eraginkortasunez eta tokiko biztanleen onarpenarekin sustatzeko estrategia eraginkorra xekatzen duten testuinguruan.

Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldia, energia berriztagarrien alorrean Négawatt desmartxa (Neurritasuna, Eraginkortasuna, Berriztagarriak) ezagutaraztea eta bizitzea helburu duena, publiko zabala sentsibilizatzeko energia berriztagarrietan lurralde mailako ekintza-palankak aktibatzeari buruz, bizkaiako militanteek hurbilagotik ezagutu dutue, eta haiei emandako dokumentu frago (pegatinak, eskuorriak, EHB2023ko A3ko afixak) errex banatuak izan dira, militanteak motibatuak zirelarik informazio horiek zabalatzeko eta urriaren 7an eta 8an Baionan parte hartzeko edo parte hartzeko gomiten luzatzeko!