Trantsizio ekologikoari buruzko bilkura publikoa Hendaian, maiatzaren 31n, 18:00tan,
Bizi! eta Hendaiako Herriko Etxeak antolatua
Hendaiako Herriko Etxeak eta Bizi! mugimenduak antolatzen dute herritar bilkura bat,
herriaren mailan trantsizio ekologikoa aipatzeko eta aintzinarazteko
Asteazkenean, maiatzaren 31n, 18:00etan, Hendaiako Autoport gelan, Bizi!-ren Hitza hitz batzordea etorriko da Iparraldeko hainbat Herriko Etxe eta bereziki Hendaiakoa 2014tik geroz engaiatzen dituen Trantsizio Ekologikoari buruzko Iturnaren aurkezterat. Aurkezpenaren ondotik, Hitza hitz batzordeak animatuko du eztabaida publikoa, Herriko Etxeko arduradunen, tokiko elkarteen eta Hendaiako herritarren parte hartzearekin. Horrela pundua egiteko parada izanen da Hendaiak Trantsizio Ekologikoaren arloan egin dituen aitzinatzeei buruz, eta oraindik gauzatzekoak diren desafioei buruz eztabaidatzeko okasionea izanen da.
Agerraldi hau Hendaiako Herriko Etxeak antolatzen duen Garapen Iraunkorrari buruzko astearen baitan kokatzen da.
2014ko Herriko Etxeetako hauteskundeak baino zonbait aste lehenago, Iparraldeko 40 herrietako 82 hautagai zerrendek izenpetu zuten Bizi!ren Trantsizio ekologikoari buruzko ituna. Hauteskundeetarik landa, zerrenda horietarik 30ek, Lapurdiko, Baxe-Nafarroko eta Xiberoko 30 Herriko Etxetan hauteskundeak irabazi dituzte, eta ondorioz, eta normalki, hasi dira Klima-Energiari buruz Bizi!k argitaratu zuen Tresna Kutxako hirigintza, mugikortasuna, energia, etxegintza, laborantza, ondarkinak, etab. bezalako dotzena bat arlotarik hautatuak izan diren hainbat ekintza plantan emaiten.
Hitza Hitz Batzordeak, Herriko Etxeen engaiamenduen gauzatzearen herritar jarraipena egiten du 2014tik geroz. 2016ko irailan, Batzordeak argitaratu du Trantsizio Ekologikoaren Itunaren plantan emaiteari buruz bere Lehen Jarraipen Txostena.
Gaur egun, 2014eko martxoko Herriko Etxeetako hauteskundeak bada 3 urte iragan direla, eta aldaketa instituzional garai garrantzitsu batean da Iparraldea (Hirigune Elkargo bakarrarekin) erronka ekologikoak sekulan baino gehiago garrantzia duelarik hauteskundeetan. Zertan da trantsizio ekologikoa Hendaian ? Zein ekintza zehatz plantan emanak izan dira, edo emanak izaiten ari dira ? Zein dira Herriko etxearen xedeak 2020-a arte ? Eta xede horiek Hendaiarren esperantzen heinekoak izanen dira? Nola egiten ahal dute herritarrek Herriko Etxearen engaiamenduen gauzatzearen jarraipena segurtatzeko?
Hendaiako elkarteak, proiektu eramaileak, kazetariak eta herritarrak gomitatuak dira Trantsizio Ekologikoari buruzko eztabaida honetan parte hartzerat.