Ekozergaren geroratzea:
Kutsadura Zergaren aldeko lehen ekintza Biarritzen

Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboak bere lehen ekintza bururatu du ostirala honetan, abenduaren 13an, eguerdi eta erditan Biarritzen.

DSCF1481

60 militantek zintzilikatu dute «Tren gehiago! Kamioi guttiago! Kutsadura Zerga orain!» mezuarekilako banderola haundi bat Biarritzeko autobidean den ordainlekutik landako zubi batean. Manifestalariek ikurriñak eta beren mugimenduaren ikurra diren kutsaduraren aurkako maskak zeramatzaten.

Ber denboran, beste militante batzuk autobideko ordainlekuan pasatzen ziren autogidarier esku-paperak banatu dituzte :

ico-pdf

Kolektiboak bertan gaitzetsi du «bide garraioetako enpresek ordainduko zuten Ekozergaren diru iturriari gobernuaren uko egitea, jakinez ber gobernuak garraio publikoen BEZa %10erat igoko duela (2011an %5,5etan zelarik)».

Manifestalarien boz-eramailea den Txetx Etcheverry-rentzat, «Hau gaztigu bikoitza da jendarteko sektore pobreentzat. Zeren hauek dira garraio publikoen erabiltzaile eta horrez gain beharko dute jarraitu beren zergekin kamioiek higatzen dituzten bideen mantenua. Gobernuak atzera egin du bideetako eta FNSEA laborantza produktibistaren lobby-en aintzinean, baina aldiz, ez du barneko arrangura edo dudarik herritarrei eta bereziki haietarik kalteberen edo ahulenei gero eta gehiago diru kentzeko unean

Jérôme Teillary-k, Hendaian trenbideetako langile den maska xurien beste ordezkari batek, bere aldetik azpimarratzen zuen Ipar Euskal Herriko kostaldean SNCFaren trenbidezko merkantzien garraioaren arloan azken 10 urteetan lanpostuen 2 herenak galdu direla. . «Kutsadura zergak behar du kamioiei ordainarazi bideen erabilpena, trenak gaur egun trenbideentzat bidesaria ordaintzen duen bezala, bestenaz lehia faltsua da merkantzien arteko bi garraio molde horien artean. Kutsadura zergak, klimaren desarauketan ardura duen bidezko garraioen lehiakortasuna oraino gehiago behar luke ttipitu. Ber denboran, trenbidezko edo itsas eta ibaietako garraio alternatiboen finantzatzea ahalbidetuko du, hurbileko lanpostuak sortuz, ezin direnak hemendik lekutu. Bideko garraiolariak trenbideetako langiletan behar dira berregokitu, eta ez alderantziz, gaur egun egiten den bezala!».

DSCF1481

Maska xuriek beste mobilizazio batzu aurreikusiak dituzte eta beste lurraldeak ere deitzen dituzte beren mugimenduarekin bat egiterat datozen aste eta hilabeteetan. «Ezin dugu lobby-en behin-behineko garaipen hau onartu zeren bestenaz baitezpadakoa den trantsizio sozial eta ekologikoaren aldeko borroka orokorra egoera txarrean ezartzeko arriskua bada» erranez bururatu du Victor Pachon-ek maska xurien izenean.

Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboa

photoLOGOnonTRANS.EU


DSCF1419
DSCF1473DSCF1475