Jadanik ikusten ditugun en klima-aldaketaren eta baliabide-eskasiaren ondorioei buru egiteko, Grand Douaisis-ko hautetsientzat erresilientzia-hautu fermua urritasunaren lehenestea da. Energiaren prezioen igotzeari erantzuna emateko moldea da ere elkargoentzat, enpresentzat eta herritarrentzat.
Hauts-de-France eskualdean, Grand Douaisis-ko SCoT sindikatu mistoak (225.000 biztanle) 55 herri biltzen ditu 2 elkargotan, eta bere Klima Plana 2020ko abenduan bideratu zuen. Urritasuna ez dute bakarrik energiaren ikuspegitik jorratzen, baizik eta arlo ezberdinetarik: materiala, egiturazkoa, erabilera, antolakuntza eta lankidetza.
Ikerketa-ekintza lankidetza 2017az geroztik martxan dute Virage Énergie elkartearekin. Hasieran, lurraldeko eragile ezberdinen sentsibilizatzeari eta trebatzeari eman zieten lehentasuna. Horrela, lurralde urritasunaren estrategia eraikitzeko tresna ludiko eta hezitzaileak asmatu zituzten. Ondotik, publikoen araberako tresna egokien garatzea ahalbidetu dute fitxa tematikoen bidez, eragileen mapa baten bidez, praktiken inkesta baten bidez edota formakuntza-moduluen bidez.
Sindikatuak Elkargoen Energia Zerbitzua garatu du ere, herriek beren kontsumoa kontrola eta murritz dezaten, ondareari egokituriko arraberritzeak obra ditzaten, energia iturri ezberdinen erabilera edota ekoizpena gara ditzaten (bereziki energia berriztagarriak) eta martxan diren dispositiboei buruzko ezagutza argi eta berezitua lor dezaten. Publiko zabalagoari zuzentzeko asmoa du ere, tokiko enpresak energia berriztagarriei buruz joaten lagunduz.
Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.
Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: