Bizik inkesta bat egin du -Bihar eta CEDISekin elkarlanean- Ipar Euskal Herriko hautetsi eta eragileek gai ekologikoetan formatzeko dituzten beharrak biltzeko, hautetsi eta funtzionarioei zuzenduriko 6 formakuntza-ikastaroko lehen zikloa antolatu eta urtebetera. Berrogeita hamar bat parte hartzaileren erantzunak konduan hartuz, Bizik emaitza nagusiak aurkezten ditu eta 2024an inkestaren erantzunen harira birmoldaturiko 2. saio baten antolakuntzaren …
Category: 2020-2026 jarraipena
Jul 21 2023
Klima: ekintza-plana nire herriarendako!
2023/07/20an, Mediabask-en agertu den Iritzi Artikulua Zer egin dezakegu egunero hertsagarriagoa den larrialdi ekologikoaren parean? Klimaren Goi Kontseiluaren arabera, 2022. urtea Frantzian, +2,9 °C-rekin erregistratutako urte beroena 1900-1930 urteen aldean, klima-aldaketaren ondorioen areagotzearen adierazgarria izan da. Bere 2023ko urteko txostenean, Frantziaren klima-estrategia aztertzen duen autoritate independenteak uste du berotegi-efektuko gasen isurketen gutitzeak jarraitzen duela “helburuak …
Jul 13 2023
Angelu, Donibane Lohizune eta Mugerren gardentasun gehiagorendako herritarren ekintza
Ostegun honetan, Ipar Euskal Herriko hainbat herritar Angeluko, Donibane Lohizuneko eta Mugerreko Herriko Etxeetara joan ziren arrantzarako kanaberekin eta salabardoekin berriketa. 3 Herriko Etxe hauek Bizik argitaraturiko Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenarentzat galdatu informazioa ematea errefusatu zuten. Itxoinak ziren datu gehienak, hala ere, legearen arabera beren webgunean argitaratuak izan behar ziren. …
Jun 25 2023
Kargualdi-erdiko egoera ekologikoa : txosten osoa
Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Egunaren harira, Bizik Ipar Euskal Herrian metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko sintesia zabaldu du, Metamorfosi Ekologikoaren Ituneko ekintzen gauzatzeari buruz Herriko Etxeen aitzinatze maila zehaztuz. Hitza Hitz batzordeko herritar begirale ekologikoek Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko txosten osoa argitaratzen dute orain: Txostena formatu arinago batean ere eskuragarri da telefonoz kontsultatzeko. …
Jun 15 2023
Klima: ene Herriko Etxearentzat ekintza plana!
Kargualdi-erdiaren karietara, begirale ekologikoek azken 3 urteetako egoerari buruzko txostena egin dute, Herriko Etxeak eta lurraldea Euskal Herriaren metamorfosi ekologikorako beharrezkoak diren ekintzen arloan kokatzeko. Tokiko kolektibitateek oraindik ez dituzte plantan ezarri egiturazko politikak, berotegi-efektuko gasen isurketak aski murrizteko eta klima-aldaketaren bizkortzearen ondorioz etorriko diren aldaketei lurraldea egokitzeko. Kargualdiaren segidarentzat ekintza-planak. Eskastasunaren ezagutzea gainditzeko eta …
Jun 05 2023
Izenburua: Kargualdi-erdiko egoera ekologikoa: Bizik ekintza egituratzaileen aldeko deia egiten du
Astelehen honetan, ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu mailako Egunaren karietara, Bizik Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenaren emaitzak ezagutarazi ditu. Gaualdiak hautetsien eta herritarren presentziarekin segitu du “Métam’Or Trofeoen” ematearekin, larrialdi klimatikoari buru egiteko ordulariaren kontrako lasterketan, Herriko Etxe «merezimendutsuenak» bereiziz. Herriko Etxeei, Klima Plana gauzatzeko ekintza plana garatuz, erronken heineko engaiamendua atxikitzeko …
May 26 2023
Metam’Or Trofeoen emate zeremonia – Kargualdi erdiko edizioa
Biziren Begirale ekologikoek Métam’Or Trofeoen ekitaldira gomitatzen zaituztete, ekainaren 5ean, astelehenarekin, Ziburuko Baltsanen, 19:00etarik goiti. Karia horretara, Ipar Euskal Herrian metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenaren emaitzak aurkeztuko dira. Erronka ekologikoei dagokienez, 56 Herriko Etxeren eta Euskal Elkargoaren kargualdiko lehen 3 urteetako bilana aurkeztuko da. Karia horretara, «merezimendutsuenak» diren Herriko Etxeak ohoratuak izanen dira denboraren …
Mar 22 2023
Biziren ekintza ikusgarria: hautetsiak, erantzun larrialdi klimatikoari!
Asteazken honetan goizeko 7etan, martxoaren 22an, Biziko 11 militantek ekintza ikusgarria burutu dute Baionako katedralen Ipar Euskal Herriko hautetsiei larrialdi klimatikoaren heinean ekin dezaten galdatzeko! IPCC/KAGAT(*)-ak astelehen honetan, martxoaren 20an, berehala jarduteko premia errepikatzen duen bere 6. txostenaren laburpena plazaratzen duen bitartean, Ipar Euskal Herriko kolektibitateek eginiko metamorfosi ekologikoko ekintzak biltzen ari da Biziko Hitza …
Mar 13 2023
Garaipena! Ipar Euskal Herrian, hemendik aitzina, 5.000 haurrek baino gehiagok apairu begetarianoa badute astero jantegian!
Biziko Hitza Hitz batzordeak plazerrekin jakitera eman du Ipar Euskal Herriko 30 Herriko Etxeetako 5000 haur baino gehiagok hemendik aitzina apairu begetarianoa badutela astero jantegian! Klimaren eta haurren osasunaren aldeko garaipen hau Bizik hainbat hilabetetan ikasleen plateren karbono aztarna murrizteko eraman kanpaina zorrotzaren ondorioa da. Aitzinatze berriei bide ematen die. Bederatzi hilabete baino gehiago daramatza …
Mar 07 2023
Metamorfosi ekologikoa: Herriko Etxeen erantzunak kargualdi erdiarentzat eta herritar galdekatzea
Ipar Euskal Herriko kolektibitateek egin metamorfosi ekologikoaren arloko ekintzak biltzen ari da Biziko Hitza Hitz batzordea. Begirale ekologikoek lehen erantzunak argitaratzen dituzte eta herritarrei dei egiten diete ihardesteko, beren Herriko Etxeko hautetsiei herriaren egoeraren berri ematea galdatuz. 2020an 46 zerrendek gehiengoa lortu zuten beren Herriko Etxean Metamorfosi Ekologikoaren Ituna sinatu ondoren! Larrialdi klimatikoaren aitzinean, Hitza …