Category: Lana

Maiatzaren Lehena Baionan : Desfile koloretsua, faxismoaren eta diruaren erreinuaren kontra

Kasik 600 pertsonek osatu duten jende lerro koloretsu batean, euripean, desfilatu dute «faxismoaren eta diruaren erreinuaren kontra» Bizi! mugimendu altermundialistak deiturik, Baionako karriketan Maiatzaren Leheneko usaiako desfilearen karietara. Kolore biziekin jantziak ziren manifestariek tindaturiko maskarak edo kolorezko oihal zati luze batzu zeramatzaten. Jende lerro bereziki dinamikoak arrazismoaren, faxismoaren eta kapitalismoaren kontrako kolore guzien batasuna irudikatzen …

Continue reading

49.3, Lan legea : izenpetu eta izenpetu arazi lehenbailehen!

Deia izenpetu, eta izenpetu arazi!  AFPk dionez, Manuel Valls-ek behar luke astearte honetan, 15:00etan, hemizikloan adierazi 49-3 artikulua erabilia izanen dela lan lege proiektuaren onartarazteko bozkatzetik pasatu gabe, diputatu biltzarrean bigarren aldikotz pasatzerakoan. Ondorioz, guttiengoa duen lege honen pasatzea saihesteko, legebiltzarrean gelditzen den molde bakarra da zentsura mozio baten pausatzea. Horretarako 58 diputaturen izenpetzeak behar …

Continue reading

Lan legearen kontrako militante bat zanpatua

Ekainaren 23an ostegun huntan 9:15ak airean, Jusqu’au retrait kolektiboko 50 bat militantek ekintza bat burutu dute Baionako suprefeturan. Lan legea eta gobernuak sindikatuen manifestaldia debekatzen entseatu izana salatzea zen asmoa. Poliziak suprefeturaren sarrerak hetsi zituen eraikinaren okupazioa eragozteko. Bainan Bizi!-ko 5 militantek barnera sartzea lortu dute, eta bertatik lan legearen kontrako mezuak agerian eman dituzte …

Continue reading

Ez digute manifestatzea debekatuko!

Gobernuak  sindikatuei debekatu berri die ostegun honetan, ekainaren 23an, lan legearen kontra manifestatzea. COP21aren karietara errefusatu dugun bezala justizia klimatikoaren aldeko elgarretaratzeen kontrako debekatze ezberdinenei obeditzea, ezin onartuzkoa da gure oinarrizko eskubide demokratikoen kontrako eraso hauen onartzea! Gobernu honek erabaki du lotsa gabe arizaitea (guttiengoa duen lege baten bortxaz pasatzea, jakinez lege horrek lege araudiak …

Continue reading

Lan legea : Bizi ! eta Colette Capdevielle PS-en diputatuaren arteko gutun trukaketa

Colette Capdevielle-i, Pirinio Atlantikoetako 5. bozkaguneko diputatuari Baiona, 2016eko ekainaren 8an Gaia : zure 2016eko maiatzaren 27ko gutunari erantzuna Anderea, Gure maiatzaren 24eko gutun irekiari ekarri diozun erantzunaz eskertzen zaitugu. Alegeratzen gira zurekin guttienez bi jarreraren partekatzeaz: gure errefus amankomuna El Khomri legearen 2. artikuluari dagokionez. Honek zalantzan emaiten du Frantses Estatuan lan zuzenbidearen giltzarria …

Continue reading

Bizi!-ren gutun irekia Euskal Kostaldeko alderdi sozialistako 2 legebiltzarkideei

Bizi!ren gutun irekia Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux-ri Bertan Bizi!k galdegiten die Lan Legearen kontrako ezkerreko zentsura mozio ekologista izenpetzea       Bizi! 22, Cordeliers karrikan 64 100 Baionan Tel : 05 59 25 65 52 info@bizimugi.eu   Sylviane Alaux, Colette Capdevielle, Pirinio Atlantikoetako 6. eta 5. bozkaguneetako legebiltzarkideei Baiona, 2016ko maiatzaren 24a, Gaia: …

Continue reading

[:fr]Martinez t’es foutu, les riches sont dans la rue !

450 aberatsek desfilatu dute: El Khomri legearen sustengatzeko

Bizi! euskal mugimendu altermundialistaren deiaren haritik 450 pertsonatik goitik desfilatu dute El Khomri-ren legea eta Hollande-en gobernuaren politika sustengatzeko aberatsen manifan, Baionako karriketan gaindi Maiatzaren Leheneko ohiko manifestaldiaren barnean Aberatsek idekitzen zuten bereziki animatua zen jende lerro bat, bertan aldarrikatzen zituztelarik martxan den lan legearen erreformaren eta gobernuaren politikaren sustengatzeko arrazoin guziak. Eramanak ziren pankartak …

Continue reading

“Einstein-ek arrazoi zuen” hitzaldi publikoa apirilaren 15an ostiral huntan Baionan

Hitzaldi publikoa “Einstein-ek arrazoi zuen” Pierre Larrouturou eta Jean-Marie Harribey-rekin Apirilaren 15ean ostiralez 19:00etan Baionan, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrika 20, Baiona ttipian 1933an, Albert Einstein-ek azaltzen zuen Taylor eta Ford-ek plantan ezarri zuten lanaren antolaketa berriari esker lortu ziren aberastasunen partekatze txarra izan zela 1929ko krisiaren zergaiti nagusia. Nahiz eta 1900 eta 1970 …

Continue reading

Bizi!k martxoaren 31 honetan manifestatzera deitzen du!