Bizi!ren beste bi militante deituak dira Baionako komisaldegira, astelehena, apirilaren 30 honetarik goiti, “Estatu buruari iraina” inkestaren karietara. Klika behereko ikonoaren gainean “Un Premier Mai pour tourner la page” deiaren deskargatzeko: Bizi!k parte hartuko du Baionako Maiatzaren Leheneko ohizko manifestaldian, «Sarkozy Kanpora!» desfile animatu, aldarrikatzaile, besta giroko eta koloretsu baten bidez. …
Category: Kanpainak
Apr 28 2012
Sarkozy-ren bilana, Carla B-k musikarekin emana Baionako Merkatuan, larunbata honetan, apirilaren 28an
Bizi!ren 5. militante bat deitua da Baionako komisaldegirat «Estatu Buruari Iraina» kasuarentzat. Sekulan baino gehiago, Bizi!k deitzen du jendartea «Sarkozy Kanpora!» manifestaldian parte hartzera, astearte honetan, maiatzaren lehenean, goizeko 11etan Baionan. Bizi! euskal altermundialista mugimenduko 30 bat militantek animatu dute larunbata honetan, apirilaren 28an, Baionako Merkatuaren denboran, mota berri bateko kadera musikalaren joko bat. Joko …
Apr 25 2012
Sarkozy kanpora, Baionako ZUPan!
Goiz honetan, Bizi!ko hamabost bat militantek Baionako Sainte-Croix auzoko Gaskoinen Plazako merkatua animatu dute Liliane izeneko eta 500 euroko txartelez mukurru betea zen maleta eramaiten zuen Nicolas Sarkozy faltsu baten inguruan. Hainbat aldiz jokoan sartu diren oinezkoen erasoer erantzun behar ukan duten 5 bizkar-zainez inguratua zen. Denbora hortan, beste militante batzuk “Sarkozy …
Apr 23 2012
Sarkozy kanpora kanpaina segitzen du !
Lehendakaritzarako hauteskundeen lehen itzuliko emaitzek, Bizi!k jadanik aztertu eta barneratu zituen zonbait funtsezko errealitate agerian utzi dituzte: – Sarkozyren aurkako adierazpen biziki markatua, gizarte sistemaren suntsiketa antolatu, pobreenen egoera hauskortu eta saihetsi eta ingurumenaz hartu engaiamendu gehienak errespetatu ez dituen aberatsen lehendakari honen ukatze sakona – ezkerrak haren herritarrei mintzatzen ez dakiela, …
Apr 19 2012
« Sarkozy kanpora, milesker Baiona! » kanpaina
Larunbata, apirilaren 21eko ekintza, apirilaren 28ko larunbatera atzeratua da «Sarkozy kanpora, Milesker Baiona!» kanpainaren karietarat azken momentoko hainbat berri:  Azken bosturtekoaren bilan sozial eta ekologikoa musikan eman behar zuen Carla B. et Nicolas S. bikote famatua behartua izan da bere bira atzeratzerat eta ondorioz larunbata, apirilaren 28an, goizeko 11etan eginen du beren emanaldia …
Apr 18 2012
Max Brisson, departamenduko UMPren idazkariari, Bizi!ren gutun idekia.
Tokiko prentsaren bidez gogorki arizan zira gure kontra. Zure hitzen arabera, leporatzen diguzu « Sistematikoki Errepublikako Lehendakaria den Nicolas Sarkozy jaunaren zikintzea edo haren ospea kentzea » horren bidez plazaratuz gure egiazko itxura « ezker muturrarena », hots nahi den guziaren itxura salbu fartsa ezpiritudun elkarte ekologista gisako batena. (ikus: http://www.eitb.com/fr/infos/politique/detail/868249/bayonne–ump-agace-degage-sarkozy-bizi/ ). Nola Bizi!k …
Apr 17 2012
«Estatuko buruzagiari laido» batentzat inkesta bat idekia da itxuraz Baionan:
Anti-sarkozystak diren bi militante bederen Baionako komisaldegirat deituak dira apirilaren 17 huntan asteartarekin Bizi! mugimendu altermondialistako eta ekologistako guttienez bi militantek, Baionako komisaldegira joaiteko dei bat ukan dute apirilaren 17ko asteartarekin, iduriz, «Estatuko ordezkariari laido» batentzat idekia den inkesta baten barnean.
Apr 14 2012
Apirilaren 14a larunbat huntan, poliziak Sarkozy kanpora operazioa oztopatzen entseatu du
Bainan laster bildu den jendetzak Bizi!-ren militanteen arrestatzea saihestea eta polizia lekutzea lortu du. Apirilaren 14a larunbat huntan, Baionako merkatuan iragan gertakarien soinu grabaketa bat : https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2012/04/Sarkozy-Kanpora.mp3|titles=Sarkozy Kanpora] Hain zuzen, Baionako hiribarne osoan zehar Bizi!-k eraiki leku-irudikapen erraldoi bat mugitu da, Aviron Bayonnais/Biarritz Olympiquen arteko Derbiaren karietara milaka sostengatzaile heltzen ari zirenean. «Inguramenarekin …
Apr 07 2012
Sarkozy Baionako Fouquet’s-ean larunbat huntan apirilaren 7an!
Xingarraren feria kari, ohituraz larunbat goizetan gertatzen den merkatua Chaho kaiarat lekuz aldatua izan da apirilaren 7 huntan. Herritar merkatu horren usaiako bezeroek bigarren sopresa bat ukan dute : Fouquet’s ospe haundiko Pariseko ostatua ere mugitu zen Baionako Chaho kaiarat! Eta bere bezeroen artean Nicolas Sarkozy zen ikusgarriena ! Ondotik, nahi izan du herritarrengandik hurbildu …