Bizi!k gaitzesten ditu Mugerreko plataformatik egiten zen merkantzien trenezko garraioaren gelditzea eta Bordale eta Hendaia artean tren bide berri baten aldarrikatzaileen gezur lotsagabeak. Joan den ostegunean, Bordale eta Hendaiaren artean trenbide berri baten eraikitzearen aldekoak bildu dira beroan Baionako MIGan, elgarren artean proiektu horren balizko interes orokorraz konbentzitzeko. Orroitaraz dezagun luzaz premiazko behar horren justifikazioaren …
Category: Prentsa agiriak
Jan 17 2012
Elkartasuna CLPB/EHEK-ko laborariekin
Bizi!-k salatu nahi du esne industrialariek Euskal Herriko Esne Kooperatibako (EHEK) laborariei egiten dieten boikota onartezina. Lactalis (Pyrénées-From / Le P’Tit Basque), Bongrain (Chaumes / Etorki), MLC (3A / Capitoul), Andros (Onetik) eta Agour-ek, Ossau-Iraty Sor Markaren kargu txostenaren arabera ekoiztu 1,35 milioi ardi esne pinta botatzera behartzen dituzte laborariak. Denbora berdinean, industrialari hauek, Euskal …
Jan 02 2012
Euskal preso politikoak : Bizi!k urtarrilaren 7an Bilbon iraganen den manifestaldira deia egiten du
ETAk borroka armatuari erabateko eta baldintza gabeko amaiera baten emaiteaz egin duen adierazpenak Euskal Herriko jendarte osoarentzat esperantzaz eta posibilitatez beteriko aro bat idekitzen du. Hori “estrategia klandestino edo ekintza bortitz oro” (Bizi!ren Hitzarmen sortzailearen pasartea) argiki baztertzen dituen Bizi! bezalako mugimendu batentzat atsegin iturri bakarrik izaiten ahal da. ETAren borroka armatuaren gelditzeak ez du …
Nov 09 2011
Txirrindulei buruzko politika Miar ritzen: Elkarrizketa hasi da BIZI! eta herriko etxearen artean
Proposamen zehatz batzu eginak izan dira eta laster bigarren bilkura bat izanen da Bilkura bat iragan da, astearte honetan, azaroaren 8an, bigarren auzapez ordea den Michel Veunac Jaunataz ordezkatua zen Miarritzeko Herriko Etxearen eta Bizi! elkartearen 3 ordezkariren artean. Bilkura hau Miarritzeko Herriko Etxean iragan da, giro sanoan eta izpiritu eraikitzailearekin. BIZI !ren aburuz paradoxikoa da …
Oct 29 2011
Bizi!ren ekintza Miarritzeko Autoaren Erakustokian
Bizi !k galdegiten du auzapeza topatzerat Miarritzen txirrindularentzat beharrezkoak diren antolaketen aipatzeko Larunbata honetan, goizez, urriaren 29an, Bizi !ko 26 militantek ekintza ikusgarri bat egin dute Miarriatzeko Autoaren Erakustokian. Bertan gaitzetsi dute Miarritzen txirrindularentzat den antolaketa eza. Sei ekintzalarik, Miarritzeko Halle d’Iraty-ko teilatuetatik zabaldu dute «Aucune piste cyclable à Biarritz ! Vous trouvez ça normal …
Jul 16 2011
Ehun bat Alterherritarrek ekintza sorpresa bat lortu dute egitea Castoraman
Ehun bat « Etsituek » Angeluko Castoraman ekintza bat burutu dute, Baionako Haserretuen kanporatze bortitza sustengatzeko! « Amore emazu! », « Demokrazia aski da, gora oligarkia! », « Etxebizitza ez da bizitzeko egina, espekulatzeko baizik! », horiek ziren « Etsituek » pankartetan idatzi eta oihukatzen zituzten lema batzu, Castorama zoriondu dute « herriaren etxea » …
May 01 2011
Animoz betetzen duen «Kapitalismoa: nundik da irteera ?» Foroaren arrakasta: Bilana eta perspektibak
«Kapitalismoa: nundik da irteera?» Foroak, Bizi! eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatuak, animoz betetzen duen arrakasta ezagutu du. 760 pertsonek parte hartu dute 11 hitzaldi eta bilkura publikoetan, Hendaiatik Maulera, Baiona, Ezpeleta eta Hazparnen gaindi iragan direnak. 15 egun eztabaida eta gogoeta horien bilana egina izanen da deneri idekia den Bizi!ren koordinazioan, asteazken honetan maiatzaren 4an …
Apr 18 2011
Société Générale-aren komunikazio kanpainaren desbideratze berri bat
Euskal Herriko militante altermundialistek Société Générale bankuaren publizitateen desbideratze bat burutu dute berriz ere, Baionako agentzia batean. Duela bi aste Société Générale-aren diruztatze arduragabeak salatu ondotik, Baionako sartze desberdinetako 4×3 metrako seinaleak desbideratuz, Euskal Herriko militante altermundialistak apirilaren 21ean ostegun huntan berriz ere ekintzara itzuli dira Baiona hiri erdian den Société Générale-aren Eskualde Zuzendaritzaren egoitzako …
Apr 05 2011
Société Générale-en publizitateen desbideratze ekintza
Euskal Herriko ekintzaile altermundialista batzuk Société Générale bankuaren publizitate kanpaina desbideratu dute banku horren finantzaketa ardura gabeak gaitzesteko, eta herritarrak deitu dituzte banku etikoago baten hautua egiterat. Société Générale-aren hainbat publizitate, 4 metro largo eta 3 gorako seinaleak, Baionako sartze ezberdinetan atxemaiten ahal direnak, desbideratuak izan dira bankuak deitzeko beren lema edo esloganen pratikan emaiterat …
Mar 18 2011
Nuklearraren aurkako elgarretaratze bateratu berria Baionako BNP banketxearen aitzinean, igandean, martxoaren 20an arratsaldeko15:00etan!
Baionako BNP-aren aintzinean Nuklearraren aurkako elgarretaratzea Bizi! mugimendu altermundialistaren deiari jarraituz, 200 pertsona bildu dira Baionako Herriko etxe ondoan den BNP banku agentziaren aurrean. « Croissance à tout prix : Hara Kiri – Nuklearrik ez milesker » mezuaren atzean, manifestalariek beren elkartasuna erakutsi dute japoniar populuari, eta gaitzetsi dituzte gero eta gehiago agertzen diren proiektu …