Category: Prentsa agiriak

Ingurumen erahilketa eszena bat Société Générale-aren egoitzaren inguruan Baionan

Kanguruak berriz ere agertu dira asteart huntan maiatzaren 20an Baionan. Bizi!-ren 15 bat militantek lagundurik 12:30ak airean, ingurumen erahilketa eszena bat instalatu dute Baionako Société Générale-aren eskualdeko egoitzaren inguruan, Australian banku honek sustengatzen duen Alpha Coal proiektua salatzeko, hau hondamendi ekologikoa izanen delarik. Gaur da iragan behar Société Générale-aren biltzar nagusia Parisen. Gaur maiatzaren 20an …

Continue reading

3 kanguru errezebituak izan dira Société Générale-eko eskualde zuzendariataz

Baiona: 3 kanguru errezebituak izan dira Société Générale-eko eskualde zuzendariataz Asteazken honetan, maiatzaren 14an, 14:30tan, Baionan, Bizi!ko 3 militante, kanguruz jauntziak zirelarik, sartu dira Société Générale-eko eskualdeko zuzendaritzaren egoitzan eta bertako zuzendariataz errezebituak izaitea galdatu dute. Azken honek onartu du galdea eta 3 militanteekin 20 minutaz egon da elgarrizketan. Kanguruek eskaini diote bumeran haundi bat …

Continue reading

Société Générale: Alpha Coal Gelditu

Igorleari itzultzea! Maiatzaren 21aren eta ekainaren 5a den ingurumenaren aldeko mundu mailako egunaren artean, Bizi!k 1,8 tona ikatz botako ditu Société Générale-aren eskualde mailako egoitzaren aitzinean Baionan, sekulan banku konpainia horrek ez badu Alpha Coal proiektutik ateratzen dela jakinarazten han artean. Australian kokatzen den ikatz ekoizpen eta esportazio proiektu alimalea den Alpha Coal-ek: Nahasmendu klimatikoaren …

Continue reading

Maiatzaren Leheneko Manifestaldia Baionan Bizi!-ren desfilea Bertokiratzearen alde

Maiatzaren Leheneko Manifestaldia Baionan Bizi!-ren desfilea Bertokiratzearen alde Bizi! mugimendu altermundialistaren deiaren haritik 270 pertsonek parte hartu dute ekonomiaren bertokiratzearen aldeko desfilean, Baionako karriketan gaindi mila pertsona baino gehiago bildu dituen Maiatzaren Leheneko ohiko manifestaldiaren barnean. Koloretsua eta musikaz animatua zen Bizi!-ren «Bertokira dezagun» jende lerroan, trikitixak, batukada bat, deslokalizazioak salatzen zituen Hip-Hop eszena ibilkari …

Continue reading

Kutxadura zergaren alde elkartu gaiten !

Elikadura, energia, ekoizpena, enpleguak… zer nolako burujabetza, krisia gainditzeko?

Hitzaldi publikoa «Elikadura, energia, ekoizpena, enpleguak… zer nolako burujabetza, krisia gainditzeko?» Joseba Azkarraga, Trantsizioan aditua eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria den soziologoarekin Larunbatan, apirilaren 26an, arratsaldeko 17 :00etan, Ainiza Monjolosen (EHLGren hitzaldien gelan): Ekonomia solidarioak nola trantsizio ekosozialak, bi iker-eremuok eraman dute Euskal Herriko Unibertsitateko soziologoa den Joseba Azkarraga burujabetzaz pentsatzera ohikoak diren bideetatik harago. Hots …

Continue reading

Martxoaren 30an, klimaren alde bozka dezagun!

21 herri (*) kudeatuak izanen dira Trantsizio Energetikoaren aldeko Ituna izenpetu duen talde batetaz. Bizi!k proposatu duen Itun horrek hainbat neurri baditu hiri eremuaren hedatzeari buruz, garraio molde alternatiboei buruz, kontsumo energetikoari buruz, hurbileko zirkuitu laburrei buruz, bio-hondakinei buruz, etab. 21Herriko etxe horietan Ituna izenpetu duten zerrendak lehen itzulitik hautatuak izan dira. Ituna izenpetu duten …

Continue reading

Euskal Herria : trantsizio energetikoak betea egiten du

Azken finean, Bizi!-k proposatu duen trantsizio energetikoaren ituna 81 herriko zerrendek izenpetu dute, 43 herri desberdinetakoak (Iparraldeko biztanlegoaren %91ari dagokio). Itunaren baitan hiriaren barreatzea, garraio mota alternatiboak, kontsumo energetikoak, tokiko zirkuitu laburrak, bio-ondarkinak etab… bezalako gaiak dira. Izenpetzeko azken epea martxoaren 12an finkatua zen, karia hortara Uztaritzen antolatua izan zen Euskal Herria Trantsizioan gaualdia. Trantsizio …

Continue reading

Trantsizioa orain ! Arrats berezi bat Uztaritzen

Uztaritzen Martxoaren 12 hontan asteazkenarekin iraganen den Euskal Herria Trantsizioan arrats berezirako, tendentzi guzietako (UMP, erdialde, PS, ezkerraren ezkerra, abertzale, etiketa gabeko edo biltze zerrendak) 42 zerrendak jadanik haien parte hartzea baieztatu dute. Gutienez 32 zerrenda buruk ordezkatuko dituzte. Orotara, Iparraldeko biztanleriaren %85a biltzen duten 40 herrietako  78 zerrendek trantsizio energetikoaren Ituna izenpetu dute eta …

Continue reading

Bizi!k bere egintza azkartzen du

Bizi ! mugimenduak bere urteko Biltzar Nagusia gaur, martxoaren 1an, larunbatarekin, Baionan bururatu du. Bizi!ren Biltzar Nagusian mugimenduko 81 militantek parte hartu dute, eta ohizko txosten moral eta finantzarioaren aurkezpenarekin hasi da. Mugimenduaren urtea mamitsua izan da, bereziki klima-energia arloko herriko hauteskundeetarako tresna kutxaren argitaratzearekin bai eta ere hainbat ekintzekin garraioaren edo kontsumo arduratsuaren arloetan. Bizi!ren …

Continue reading